Continue Reading" />

3txulo bueltan da!

Irailetik aurrera eta abenduak bitartean (oraingoz…) 3txulo ETB3ko parrillara bueltatuko da. Tira, atal berriak hasiko direla esan nahi dut, izan ere uda osoan zehar hortxe izan delako, eta naiz eta atal errrepikatuak izan ikusleak bilduz telebista aurrean. Baina gatozen datorrenari begiratzea,

Aurreko denboraldia arrakastatsua izan da. 3txulok bere habia egin du ETB3n. Bere leku propioaegin du Doraremon, Nobita eta abarren artean.

Kozinatzen ikasi dugu, asmakizunak izan ditugu, eskulanak eta abarrak; baina 3txulon abiatu aurretik geure buruei jarri genion erronka handienari ere bikain erantzun diogu. Adi!

Numeroak potoloak izan dira… 10 minutuko 190 atal! Ez da nola nahiko marka! 1900 minutu fikzio sortu dira, eta jakina 190 gidoi desberdin! Trama desberdin, arazo desberdin, istorio desberdin, 190 istorio desberdin… ez da marka makala!

Berehala hasiko den denboraldi berri honetarako erronka berriak jarri izan nahi ditugu. Horretarako espazio berriak eta pertsonaia berriak sortu dira. Beste hainbeste minutu sortu beharko dira, eta horrek esan nahi du sormena martxan jarri behar dela istorio berriak sortzeko!

Oporretatik bueltan indartsu dator 3txulo! Tarte berriak, betiko tarte berrituak, eta jakina, edozertarako lekua izango da 3txulon. Asmakizunak, 3dimena lantzeko tarteak, jakituriaz gainezka datozen bad3di tarteak…

Eta hau guztia gutxi balitz, pertsonaia berriak gehituko zaizkigu! Izeba Kattalin, Harriet galtzerdi berria…

Izeba Kattalinek bere alde maltzurrena erakutsiko digu, uneoro gure 3txulotarren lasaitasuna hautsi nahian ibiliko zaigu, eta horretarako ez dago bakarrik, Harriet bere galtzerdi argentinarra dauka ondoan! Sasi eta Laino ere ez dira lasai izango!

2ttor, 4ra eta Xbel Euskal Herriko haur guztien gozamenerako indartsu datoz. Asmakari berriak, kantu biziak, dantza ikusgarriak…

Irailetik aurrera! Ni dagoeneko jo eta su 2ttorrek, 4rak, Xbelek, Izeba Kattalinek eta beste guztiek ahotan ibiliko dituzten hitzak et istorioak sortzen!

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.