Continue Reading" />

3txulo

, , , , Permalink 0

BETIZU haurren saioa ETBtik kendu zutenetik ez da izan haur programaziorik izan euskal telebistan. Urteetako hutsune hori bete nahian Sorgintxulo saioa garatu nuen, oso baliabide gutxirekin baina saioak bere lekutxo lortu zuen ETB1eko goizeko lehen ordutan. Baina ez zen nahikoa. Euskal Telebistak badu haurrei zuzenduriko kate bat, oso osoa, atzerritik datozen hainbat telesail bata bestearen atzetik emititzen dituena. Erronka argia zen beraz; bagenuen asmo bat, bagenuen eremu bat, eta bazegoen bete beharreko hutsune bat.

Eta horrela sortu zen 3txulo. Haurrei bereziki zuzenduriko haur programazioa ETB3n. 

2016ko otsailean estreinatu zen. Betiko tarte dibulgatzaileetaz aparte berrikuntza inportante bat ekarri zuen. Haurrei zuzenduriko fikzioa. Umorea, abenturak eta edukiak bilduko zituen 10 minutu inguruko fikziozko piezak. Egunero 3 pieza berri, goizetan, eguerdian eta arratsean. Haurrek euskaraz eta bertan sorturiko fikzioaz gozatzeko aukera izango zuten. Haurrak entretenitzea edukia eskainiz zen abiapuntua, eta lortu genuen.

Baina zer da 3txulo?

Gaur arte inork ez zekien toki hau existitzen zenik ere. Bertan bizi dira 2ttor (iraganetik datorren asmatzailea), 4ra (etorkizunetik datorren biolin-jotzaile xelebrea) eta Xbel (gaur egungo neska ausarta). Baina ez daude bakarrik. Beraiekin batera agertuko dira tarteka garairik ez duen Gorritxo iratxoa eta noizkoak diren inork ez dakien galtzerdi parea, Sasi eta Laino.

3txulo denboran zehar bidaiatzeko makina bat da, bertan ate magiko bat dute eta honen bitartez denboran atzera eta aurrera ibiliko dira historiako pasarteak gurera ekarriz, izan ere beraien ardura  historia ez aldatzea da, denbora eta historiaren zaintzaileak direla esan daiteke nolabait

Ate magiko horretatik iraganetik etorriko diren pertsonaia historikoak ezagutuko ditugu, etorkizunetik etorriko diren pertsonaia xelebreak. Laburbilduz, iragana ezagutuko dugu eta elkarrekin etorkizuna deskubrituko dugu.

Baina batez ere gauzak ikasiko ditugu; gauzak kontatzen dituenak ezagutza transmititzen duelako, eta modu dibertigarrian egiten bada, hobeto iristen delako.

Umorea, dibertsio eta dibulgazioa modu erakargarrienean eta bertako haurren neurrira.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.