Continue Reading" />

Aita onenaren titulu ofiziala

Etiketarik gabe Permalink 0

-Aita, egin dezaket zurekin lo?

-Ados!

-Pozik zaude?

-Bai!

-Aitarik onena zara!

-Kar, kar…

-Ez daukat besterik…!

-Ba hori!

-Aita, egunen batean triste edo deprimituta bazaude gogoratu aspiragailua ehunka zatitxotan desmuntatu, hautsitako pieza aldatu eta berriro muntatu zenuen egunarekin. Horrek munduko aita onenaren titulu ofizialaren jabe egiten zaitu.

-Bai, arrazoi duzu!

-Lastima ez zela berriro martxan jarri, baina berdin dio.

-Bai, berdin dio. Ondoloin!

-Ondoloin!

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.