Continue Reading" />

Azaroak 27 gaur ere

Etiketarik gabe Permalink 0

Kanposantutik nator.

Kristal hautsiak eta hesi erdoilduak non nahi.

Ixiltasun hortan inoiz han izan zirenen oihartzuna entzuten da oraindik.

75 mailako eskailera igo dut zu ez zauden tokira… hauxe ez zauden tokitik ikusi ezin duzuna…

Pena, askotan beste zeozertan gaudenean iristen da, jolasean, irakurtzen, barrezka. Pena itsasoko marea bezalakoa da. Beti iristen da bere orduan, baina beti harrapatzen gaitu ezustean. Kontu handia izan behar da arroka artean ihesbiderik gabe harrapa ez gaitzan.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*