Continue Reading" />

Begietara begira

Etiketarik gabe Permalink 0

16.ean zihoan. Ez zuen oso gustuko autobusa hartzeko zubia zeharkatu behar zuelako eta hotz egunetan haize hotza hezurretaraino sartzen zitzaiolako. Baina unibertsitatera zuzen zihoan autobus bakarra zen. 18-19 urte zituen, agian gehiago. Eguzkitako betaurrekoak zeramatzan jantzita. Bidaia laburra zen, hiruzpala geraldi. Iritsi aurretik bidaia osoan berari begira egon zen mutil bat gerturatu zitzaion.

-Barkatu, ez dut hau inoiz egiten, lotsagabekeria irudituko zaizu, baina bidaia osoan begira egon natzaizu eta jakin minak barrutik erretzen nau… betaurrekoak kenduko zenituzke? Zure begiak ikusi nahi nituzke…

Betaurrekoak kendu zituen, harrituta.

-Banekien, oso begi politak dituzu. Mila esker.

Ondoren mutila autobusetik jaitsi zen ziztu bizian. Zurtuta geratu zen, harro, baina triste era berean. Mutilak bere begiak ikustean desengainua hartu zuela pentsatu zuen. Nola liteke bestela begi politak zituela ordura arte inork esan ez izana? Baina begiak gustatu ez arren beste guztia gustatu zitzaiola pentsatu zuen betaurrekoak kentzeko eskatu zionerako. Edo ez, agian ez zen motibo berezirik egon, pentsatu zuen. Agian aspertasuna gainetik kentzeko egin zuen, adar jotze bat. Orduan oroitu zuen baietz, beste behin ere beste batek esan ziola begi politak zituela, 9 urte zituen orduan, gelako neska batek esan zion. Tira, unibertsitatera iritsi zen, eta jaisterakoan diru-zorroa falta zuela konturatu zen.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.