• 3txulo, ETB3tik ETB1era jauzi!

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Jauzi egiten denean, muturrekoa hartzeko arriskua ere izaten da. Baina gehienetan aurrera egiteak onura besterik ez dauzka. ETB3tik ETB1era gatoz 3txulorekin. Nere amak beti esaten du haurrak etxera sartzen direnean alaitasuna eta poza besterik ez dutela ekartzen. Ia 3txulok ere ETB1era alaitasuna eta poza ekartzen dituen. Ni saioaren sortzailea naiz. Azken egun hauetan lantaldearen ondoan egotea ...

  • Amila eta urrezko orrazia (jolas interaktiboa)

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Hainbat bide daude istorioak kontatzeko, eta horietako bat bideo jokoak dira. Kasu honetan smartphone eta beste era hortako gailuetan jolasteko aplikazio bat da (oraingoz android sistema darabilten gailuentzat soilik.) Istorioaren gidoia idatzi dut eta hauxe emaitza. "Amila eta urrezko orrazia" playbooka abentura grafiko bat da, liguru digitala, bideojokoa; euskal mitologiaren hainbat kondairaz arituko zaiguna, haurren alfabetizazio digitalari ...

  • 3txulo diskoa

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Zer da telebistako saio bat musikarik gabe, eta are gehiago haurrentzako saio bat? Eta zer da musika eta kantua letrarik gabe? Ba horixe egin dut azken lan honetan! 3txuoko diskarako kantuen letrak. 8 kanta jostagarri eta alai. Alkartasunaz, maitasunaz, berdintasunaz… baloreak modu jostagarrian letra alaietan josiak! Durangoko azokan salgai izango da eta Elkar liburu dendetan.

  • 3txulo hegan dator!

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Datorren astelenetik aurrera, 3txulo hegan dator! Uztailean hasi nintzen gidoiak idazten, oraindik banabil eta iritsi da idatzitakoa Iker Glalarzak, Amancay  Gaztañagak eta Zuriñe Hidalgok jokatzen dituzten 2ttor, 4ra eta Xbelen ahotan ikusi eta entzuteko ordua! Zorte on, lagunok!  

  • 3txulo bueltan da!

    Irailetik aurrera eta abenduak bitartean (oraingoz...) 3txulo ETB3ko parrillara bueltatuko da. Tira, atal berriak hasiko direla esan nahi dut, izan ere uda osoan zehar hortxe izan delako, eta naiz eta atal errrepikatuak izan ikusleak bilduz telebista aurrean. Baina gatozen datorrenari begiratzea, Aurreko denboraldia arrakastatsua izan da. 3txulok bere habia egin du ETB3n. Bere leku propioaegin du ...

  • 3txulo

    , , , , Permalink 0

    BETIZU haurren saioa ETBtik kendu zutenetik ez da izan haur programaziorik izan euskal telebistan. Urteetako hutsune hori bete nahian Sorgintxulo saioa garatu nuen, oso baliabide gutxirekin baina saioak bere lekutxo lortu zuen ETB1eko goizeko lehen ordutan. Baina ez zen nahikoa. Euskal Telebistak badu haurrei zuzenduriko kate bat, oso osoa, atzerritik datozen hainbat telesail bata bestearen ...

  • Olentzero eta Amilaren sekretua

    , , Permalink 0

    Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede eta Mai. Noizbehinka etortzen dira ospitalera, Fedek fisioterapia saioak jaso ditzan, bere osteogenesi inperfektua dela-eta. Federen arreba da Mai eta beti dago bere ...