• Maddalen

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Maddalen negarrez iritsi zen eskolatik etxera. Zuzenean amaren bila. Ama aurkitu zuenean, eskuarien zituenak lurrera erortzen utzi eta are eta ozenago egin zuen negar. Zotinka. Amak zer zuen galdetu zion, zergatik ari ote zen negarrez. Maddalenek, zotina menderatu eta arnasa berreskuratu zuenean gertatutakoa kontatu zion. -Ama, irakaslea egin ez dudan zerbaitegatik zigortu eta errieta egin dit.  Amak ...

  • Legatza eder batek harrapatu ninduen

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Aste osoa neraman gaizki lo eginez, urez betetako puxika baten moduan bueltak emanez. Eta halako batean Brinkoka inguruko erreka txoko batean arrantzan nengoela egin nuen amets. Ba ez, arrantzan sekula ibili gabekoa naiz. Amua bota eta dast, lehenengoan, aziume, Legatza eder bat, beno, ametsetan dena da zilegi. Aitortuko dizuet lanak eman zizkidala kanabera dominatzea, baina ...

  • Segundo batean

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Segundo bat. Bi. Beste bat. Hau laugarrena. Bosgarrena orain. Segundo hauek ez dira bueltatuko. Hau ere ez, ezta hau ere. Segundo batean bi milioi hirurehun eta  laurogei eta hamahiru mila laurehun eta hirurogei eta hamar posta elektroniko bidaltzen dira Eta behin hirurogei segundo igarota, minutua osatu dute. Baina zer da minutu bat? Minutu eskas bat? Minutu ...

  • Bai, esan?

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Garai batean, dei klase hau hasi zenean, “ez, eskerrik asko!” erantzuten nien eta eskegi. Bai, dei komertzialez ari naiz. Batzuetan ordea, bost minuturen buruan hiru dei izaten zirenean, aitzakiak asmatzen nituen.  “-Afal ordua da eta katua izokinari begira dago, aio”. Adibidez. Baina azken aldian nire aldartea aldatzen hasi zen. Erabat. Telefonoz bestaldeko saltzailea bere ikasitako diskurtsoarekin hasi orduko, ...

  • Argi-zuzi piztailea

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Mieltxok kobazuloko horma umeletik argi-zuzia burdinazko euskarriaren uztailetik hartzean erre egin zen, baina minari eutsi eta iluntasunean astindu zuen. -Hor inor bada, agertu behingoz! Mieltxok herensugearen lepo guztiak moztu berri zituen berebiziko borrokaldi batean. Esan beharra dago, herensugea sukarraldi gogor batetik irteten ari zela; sudurretik mukiak tantaka zituela zegoen oraindik, eta atera kontuak, hainbat buru, hainbat sudur. ...

  • Harreragilea

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Harreragilea, harrerako arduraduna alegia, harreran zegon, non bestela. Izena, izan badu, baina korapilatsuegia. Ez da ezergatik bereziki, baina aukeran “harreragilea” deitzea nahiago, alferkeriagatik, aitortzen dut. Karmelo hirurogei urte inguruko gazte bat zen. Ilea urdinduta, betaurrekoak eta duela 10 urte izan zuen ebakuntza baten ondorioz herrena. Harrerara gerturatu zen.  -Baserriaren aurrealdean palmondoa sartu dut. Dominikar errepublikatik ekarri nuen ...

  • Ai Ximon, Ximon…

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Txiki txikitatik zuen kaskoan sartuta: dirua eta dirua. Gutxitan gastatzen zuen gurasoek emandako paga litxarrerietan. Maileguan ematen zien lagunei hasieran eta eskatzen zion edonori geroago itzulerarako interesak gehituz. Horrela ba, dirua egiteko bere talentuari tiraka enpresa bat sortu, geroago ezkondu eta lau seme-alabaren aita bihurtu zen. Baina aita eta senar izatearen “tituluek” ez zetozen bat ordea ...

  • Semearen prakak

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Larburuko Teresarentzat beste egun arrunta bezain aspergarria izango zen hura zeharo aldatu zen, semearen prakak lixagailuarekin erre eta zulo galanta egin zienean. Beti gorroto izan zuen lisatzea, beraz edozein aitzakiari heltzen zion hura bertan behera uzteko. Goiz hartan, lixatzen zegoela, ateko txirrina entzun eta han abiatu zen lixagailua semearen praka dotoreen gainean utzita. Amazoneko banatzailea zen, ...

  • Ba zen behin…

    Etiketarik gabe Permalink 0

    “Ba zen behin, mundua oraindik magiaz beterik zegoenean, azokan bihotz magikoak saltzen zituen haur bat. Azenario, aza eta pataten artean, zakuetan, kaxatxoetan gordetzen zituen bihotzak sekretuan. -Bihotz magikoak, bihotz magikoak! Zure bihotza harri koxkor bat dela? Ba aldatu, aldatu bihotz hobeago baten truke! -oihukatzen zuen haurrak bere azokako txokotik. Gizon handi bat gerturatu zitzaion. -Ba al duzu errazegi ...

  • Azkurak!

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Idazkariak Etxaniz ikaslea lagundu zuen eskolako zuzendariaren itxarongelara. Altuna, ikaskidea, zain zegoen han dagoeneko. Eserita. Aldizkari bat irakurtzen. -Hemen itxaron, Etxaniz, berehala deituko zaitu zuzendariak. Etxanizek Altuna agurtu zuen. -Iep, zu ere zuzendariarengana? Altunak irribarre seko batekin erantzun zion burua aldizkaritik altxatuz. Idazkariak harrera bueltatu zuen. -Aizu, barkatu! Baso bete ur? -Jakina! -erantzun zion idazkariak alde eginez. Etxaniz Altunaren ondoan eseri zen. Irribarre ...