• Nora ote goaz?

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Ez dakit nora goazen. Baina goazen leku horretara bagoazela argi daukat.  Ez naiz ametsei esan nahia zukutzen dien horietakoa, baina bart amets bat izan dut. Oraindik ernaldu ere egin ez den nire biloba bat zen protagonista: 2renTwo. “2renTwo haserre zegoen. Esnatu orduko “Motherrek” , amak, bere logela iKlasrum modura aldatu zuen,  eta lagunak aisialdi gune birtualean zeuden bitartean, ...

  • Brausta!

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Hau da hau guztiok dugun opor gosea… ez al da hala? Amets ere egiten dugu horrekin. Hauxe nire azkena.  Udaberriko oporrak!! Kostaldeko herri batean nago. Giro ederra gainera! Banoa itsasora. Olatuek gogor astintzen dute. Bat batean ur horma batek nire kontra egiten du talka. Ni hankaz gora. Zutitu eta konturatzerako bigarren olatu batek eraso egiten dit. ...

  • Goiberriko nirea

    Etiketarik gabe Permalink 0

    http://goiberri.eus/2020/10/09/gidoigilea-non-da/ Gidoigilea, non da? Filmetako gidoiak, liburuetako argumentuak, istorioak oro har sortzeko prozesuan ez dago formula magikorik, ez dira matematikak. Ba dira abiapuntuak eta nahita nahiez iragan beharreko hainbat mugarri. Agian ez lehen idazketa batean, baina bai berridazketan, nolabait ezer ahaztu edo pasa ez zaigula egiaztatzeko. Egin beharreko lehenengo gauza gure pertsonaia aurkeztea da. Gure istorioko protagonista izango ...

  • Gitarra eskolak

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Sartu, sartu... eseri hor. Ondo da, errazenetik hasiko gara. Akorde bat jotzen ikasiko dugu. A akordea, nahiko erraza. Zure hatz erakuslea bigarren trastearen atzeko D sokan. Ez, zure ezker eskua. D soka. Goitik hasita hirugarren soka da D soka. Bai, badakit D soka alfabetoan laugarren dela, baina euskaraz C letra ez dagoenez, ba hirugarrena beharko luke, ezta? ...

  • Albisteak albiste

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Sabela gerrikoaren gainetik ageri zitzaigun gehienoi; elkartera sartzeko igo beharreko eskailerek gure bihotza dardaran estutzen zuten; ez dakit futbola maite genuen, baina elkartzeko aitzakia zen, eta horri heltzen genion. Astean behin kiroldegian egiten genuen topo. Baloiari ostiko batzuk eman eta dutxatu ondoren nola ez, elkartera. Batzuk ardoa, garagardoa besteak eta medikuak aginduta sagar zukua beste ...

  • Haurtzaintzan

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Josuk haurrak gorroto zituen. Bere hitzetan “haurrak pertsona helduak arazoetan sartu arazten dituzten izaki txiki higuingarriak” ziren. Jakina bera ere haurra izandakoa zela, baina aspaldi. Bere ustetan. Gogoan dut nola bizilagun batek mesede bat eskatu zion txanpon batzuen truke. Gatibuk, haiek ere gorroto zituen, herriko plazan jotzen zuen eta emaztearekin joateko asmoa zuen bizilagunak. Hori bai, ...

  • Zaplaztekoka

    Etiketarik gabe Permalink 0

    1986 inguruan zen. Garai hartan Madrilera joana nintzen nire antzezle formakuntzan areagotzeko asmoz. Bertan egin nuen nire lehen lanetako bat oroitzen dut. Ezagun baten lagun baten lehengusu batek egin nahi zuen film labur bat. Aktore zuzendari lanetan Madrilen antzezpena ikastera joan nintzeneko irakaslea. Begoña. Emakume argal luze bat. Ilehori luzea, hippy itxuraz jantzita. Ez pentsa ...

  • Aigor

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Patxik azken bost urteak adorea pilatzen eman zituen; bost urte Aigor mespretxatzen eta gorrotatzen zuela ametitzeko. Aigorrek Patxiren familiako senide errespetagarria izateari utzi zion aspalditxo, bai eta gelakide erosoa izateari ere. Berrogeialdia aitzakia aproposa zen Aigorri agur esateko. Segurtasun kontua zen. Etxea txikia zen. Denbora gehiegi hain toki estuan hainbeste jendea hara eta hona ...

  • August

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Pertsona guztiak, oro har, bereziak dira, gara. Guztiok dugu zerbait ondokoak ez duena, desberdin egiten gaituena. Eskua kopetara eramanda, aurrean duguna zoratuta dagoela pentsatzen dugu egiten dituen ezohiko gauzengatik. Baina berezia den jende hori, horiek pentsatzen dute arruntak direla, zoratuta besteok gaudela, eta tira, baliteke edo ez. August zen horietako bat. Zurgina. Egurra biluzten zuela esaten ...

  • Laboa

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Euria ari zuen. San Petersburgon nengoela esaten badizuet arrunta dela pentsatu dezakezue, baina uda zen, eta azken astean beroak gogor jo zuen.  Apartamentua aireratzeko leihoa irekita utzi nuen, zirrikitu bat, nahikoa. Erosketak egitera abiatu nintzen kalearen beste aldean zegoen ultramarinosera. Ogia, esnea, barazkiren bat eta entsaladilla. Aizue, entsaladilla errusiarra deitzen diogun hori benetan ez dela errusiarra ba ...