• “Bai, bale, ondo da,egia da, olagarroa oso goxoa dago, baina jan zuen lehen gizakiak pentsatuko zuen: Etsi-etsita behar du pertsonak hau jateko! Amonaren kroketak hemen banitu!”

  • Badakit zertarako dituzten pinguinoek hegotxo txiki horiek; pinguinoek ez dute igeri egiten, hegan egiten dute, itsaspeko hegalariak dira!

  • Batzuetan unibertsotik bueltaxka bat ematen dut. Unibertsoa tolestuta dago, kotxeko ateko zuloan daramadan mapa edo ganbarako kutxa zaharretan gordetzen ditugun planoen antzera. Liburu bat irekitzea teleskopiotik begiratzea bezala da, edo mikroskopio batetik, edo zergatik ez, treneko leihatilatik, hegazkineko leihotxotik, edo itsasontziko kamaroteko argi-zulotik. Tarteka argazkiren bat botatzen dut. Gutxitan.

     

  • “Idaztea, batzuetan, mugitu eta oinez hasten den mendi tontor bat sokarik gabe eskalatzea bezala da. Orekari eustea nahikoa lan!”

  • “Ai ene… egunak eta egunak daude, ezta?  Eskerrak egun gehiago ere badauden…”

  • “Aldrebesa izatearen desabantaila gauzak poltsikotatik erortzen zaizkizula da, zer esanik ez txakur kaka eskuekin zapaltzen duzunean…”

  • “Aizue, galderatxo bat… Gauza garrantzitsuenak etorkizunerako uzten ditugu beti, baina inor izan al da etorkizunean? Ez al da hobe benetan inporta zaizkigun gauza horiek orain egingo bagenitu? Oraintxe bertan, ia!”

  • “Zoriontsu egingo zaituzten 10 gauzak” zerrenda klase horietan inoiz ez dut ikusi ahazteak zein zoriontsu egin gaitzakeen. Sendagarria % 100 batean.

    Zoriontsu izan nahi baduzu jakina…

    edo sendatu nahi baduzu…

    edo ahaztu nahi baduzu…”

  • “Guztia ondo egitea ez ohiko talentu bikaina da, bai, baina guzti guztia gaizki egiteak badu bere meritua, ez da baztergarria, horretarako ere aparteko talentua behar da.”

  • “Urte on bat osatuko badugu egunez egun eraiki behar! Ni igual bihar hasiko naiz… Bitartean hasi zuek! Harrapatuko zaituztet!”