•  

    “Liburu bat izan nahi nuen, baina orrialde baten moduan biziz parrafo soil batean bilakatu naiz. Hitz soil bat izatera mugatu izan banintz seguru esaldi borobila izango nintzela gaur egun! Letra arraioak!”

  • lego-1044891

    “Euskara euskaraz eta euskaraz euskara; Euskararen herrian herria euskaraz ez bada ez da izango herrian euskara, ez da izango euskararen herria!”

  •  

    blue-1593878_1920-2

    “Garuna izugarria da, zoragarria, magia hutsa. 24 ordu martxan, urteko 365 egunak jo eta su; jaiotzen garenetik, bat batean, edozein egunetan, ate baten parera iristen garenerarte. Nahiz eta atean argi eta garbi “tira” jarri guk bultza egiten dugun arte! Ekin eta ekin!”

  • wind-192134

    “Gaur ezkerreko hankarekin jaiki naiz, baina eskuineko hanka ez zegoen ados eta ohean geratzea erabaki du. Jakina, muturrekoa nik hartu dut ohe ondoko mesanotxearen kontra. Beste gauza batzuetarako ados jartzen dira ba? “

  • elongate-1210976

    “Egia esaten dudanean berdin dit sinisten banaute edo ez. Gezurra esaten dudanean berriz, sinisten didaten arte ez dut etsitzen. Eta egia biribila da, orduan jakiten dute gezurretan nabilela.”

  • ostrich-992753_1280

    “Ba al da ezer barrutik kanpotik baino handiagoa dena? Atzo galdetu izan balidate ez dakit zer erantzungo nukeen, baina gaur badut erantzun bat, nire  BURUKO MINA… Zuei zerbait gehiago okurritzen?”

  • img_3441

    “Kantu ederrak bizi diren tokia non dagoen jakingo banu, gehiagotan jongo nintzateke bertara”

    — Leonard Cohen
  • unknown

    “Ez inori ezer esan! Ez ezer esan nire etxekoei, ez ezer esan ez lagunei ez eta ingurukoei ere, lankide eta sare sozialetako lagun eta jarraitzaileei… ez inori esan arren! Munduaren amaierak honen antzeko zerbait izan behar du, fijo! EZ DAKIT BAZKALTZEKO ZER JARRIIII!!!!”

  • human-964783

    “Bizitzan helburu bakarra soilik gauza dibertigarriak egitea izan beharko luke! Ala, aspiragailua pasatzera noa, iuju!”

  • guia-para-elegir-panales-ideales-para-mi-bebe-3-2

    “-Alaba aldatu beharko zenuke…
     -Alaba aldatu? Ez nuke alaba aldatuko ezta… munduko urre guztiaren truke!
     -Ba zuk ikusiko duzu, baina pardela gainezka dauka!!”