• baby-164003

    -Aita… zer zabiltza atzera eta aurrera? Jolasten?

    -Bai, nire telefonoarekin ezkutaketan jolasten… ikusi al duzu?

    -Ezin dizut esan, esaten badizut tranpa da, eta jolasetan ez da tranparik egin behar… baina (ahopeka) zergatik ez duzu deitzen?

    -Eta hori ez al da tranpa?

    -Hori telefonoa baino azkarragoa izatea da!

    Deitu egin dut.

    “…itzalita edo estaldurarik gabe dago…”

    -Ba ez aita, bera da zu baino azkarragoa, galdu egin duzu! Jolasa eta telefonoa! 

     

  • portrait-317041

    “-Aita, etorkizuna ikusteko tramankuluren bat asmatu nahi dut!

    -Zertarako?

    -Aita, zertarako izango da ba? Etorkizunean non izango naizen ikusteko, norekin, nola… gauza guztiak!

    -Ba imajinatu! Bota irudimena! Itxi begiak eta imajinatu!

    -Zuk ere bai? Nire lagun batek ere hori esaten du, imajinatzeko, baina nik ezin dut, ez dakit etorkizuna imajinatzen… begiak itxita esaten duzu? Begiak itxita dena ilun dago…”

  • old-age-957492-2

    “-…

    -Memoria txarra nuela oroitzen dut!

    -Ba hori oroitzea memoria ona da!

    -Ez nuen ba memoria ona nuenik oroitzen!

    -Lasai, ahaztu…

    -Ahaztu zer?

    -…”

  • unknown

    “Korosti mendiko pagadi batean, luxuzko onttobeltz batean nuen apartamentua! Ni bezala asko gara azken astetan etxea galdu dugun iratxoak! Nik sikiera beste traste honetan aurkitu dut babesa…”

  • castle-1420001_1920

    “Gaztelu izugarri handi batean bizitzearen alukeria, atetzarra itxi eta gora begiratzerakoan, dorre nagusiko azken ganberako argia piztuta ahaztuta utzi dugula ikustea da!”

  • tide-841098_1920

    “Burua husteko, beste zerbaitekin bete behar da. Niri kresal usainaz eta olatu hotsez betetzea gustatzen zait. Marea jaistean… horra, hutsik da!”

  • unknown

    “- Inork ba al daki nora goazen?

     – Aurrean doanak omen daki!

     – A! Eskerrak!

    ….

     – Eta aurrean nor doa?

     – Psss…  “

  • img_3356

    “Seme-alabak ingeniari, psikologo edo igeltsero izango diren pentsatzen dugun bitartean, beraiek zalantza egiten dute kinder arrautza, triskis paketea eta koloretako sugusen artean!”

  • cloth-duck-1589186_1920

    “Badira egunak zertan ari naizen ez dakidala! Egun horietan gozatu egiten dut jostun izaten, funanbulista, astronauta, gizaki ikusezina, ahate-pilotua…”

  • kid-677081

    “Aita, aita… ba al dakizu zer den abiadura bezain azkarra?  Iluntasuna!”