Continue Reading" />

Egin beharrekoen zerrenda

Etiketarik gabe Permalink 0

Nire bizkarrarekin zorrak kitatu.

Barre algarari baimena eman.

Koadroak horman zintzilikatu.

Nire orbanak bere lekuan jarraitzen ote duten egiaztatu.

Guztiak.

Gu biok bakarrik ulertuko dugun argazki bat egin.

Negar egin araziko didan istorio bat asmatu.

Muxukatu.

Egingo ez dudan bidaia bat planifikatu.

Sukaldean ezkutuan dantza egin.

Besteak begira daudela.

Ezpaina goxo muxukatu.

Kosk egin, ez hainbeste.

Hotzikarak izan.

Ohean, irakurtzen zaudenean, deskontzentratu arazteko gogoari eutsi.

Eusteari utzi.

Zu deskontzentratu arazi.

Lasaiago amets egin.

Lasaiago bizi.

Bizi.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*