Continue Reading" />

Eskailera erreala

Etiketarik gabe Permalink 0

“Urte nahikotxo bizi izan naiz zorigaitzek mikaztutako ardoaren zaporea dutela jakiteko. Bizitza joko moduko bat dela konturatzeko; partidak luzeegi ere jo dezake, baina iraun bitartean mahai gainean fitxak izaten jarraituz gero, ez da zorte makala!”

Morroiak, zituen koloretako fitxa guztiak mahai erdira eraman eta kartak tapete gainean zabaldu zituen. Bihotzeko A, K, Q, J eta Hamarrekoa. Eskailera erreala.

Jaiki eta eskuak sakelean sartuta aldegin zuen pauso lasaiaz ezpainetan zeraman puru txikiari tira eginaz.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.