Continue Reading" />

Gogoa nuen

Etiketarik gabe Permalink 0

Nekatuta nago. Nekatuta hau esan ote daitekeen edo esan beharko litzatekeen egun osoan erabaki ezinda daudenetaz. Nik pertsona zentzudunak nahi ditut, gatz eta piperdunak. Hitzak neurtzen denborarik galtzen ez dutenak. Barre egiten dutenak, egun on, arratsalde on eta gabon esaten dutenak eta pasatzera zoazenean ateari eusten diotenak, eta zuk eusten badiezu eskerrak ematen dizutenak, eta bidean zoazela zure karrilean sartzeko lekua egiten badiezu eskuarekin agur egiten dutenak. Barre arazten didan jendea nahi dut, azkarrak direnak, joder, ez dute zertan oso jantziak izan beharrik. Bidea ixten ez dutenak, baimenik gabe eta ezkutuan aurrean jartzen ez direnak, gauza guztiekin mintzen direnak. Horiek ez ditut nahi. Pertsonak, pertsona izatearekin nahikoa dut, zerbait dutenak, edozer, baina zerbait. Ez dakit asko eskatzea den, baina gogoa nuen. Jende asko eta pertsona gutxi azken aldian. Inportanteegia dela uste duen jendea ez dut atsegin. Agur ere esaten ez dutenak. Han eta hemen. Gogoa nuen. Tira ba, eskerrik asko, aizue!

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*