Continue Reading" />

Haize egunak

Etiketarik gabe Permalink 0

Batzuetan ezin dut ulertu zergatik idazten dudan. Agian halako ahaleginak hain gutxirako balio izatea izan daiteke helburua bere horretan. Baina zentzua ba al du horrek?

Orraztu gabeko egunak, liburuak, paisaia eta txandal zaharra. Idazteko egunak, akordeetarako, euria zerutik, goitik behera. Edo hotza kalean, hotza barruan. Dena delakoa. Akordeak jo ahazteko. Eta ahazten hastean, ahazten hasi. Eta ahazten dudanean, etorkizuna ere ahazten dut. Eta orduan idazten hasi, noraezean hasi urrunetik zerbaitek erakarri arte, eta orduan bai zentzua pizten zaio ari zaren horri, eta hitzen bila hasi.

Hitzek irten nahi ez dutenean leihoa irekitzen dut beste leiho batzuk begiratzeko eta leiho asko ikusten ditut. Batzuetan hitzak irteten ez direnean leihoa irekitzea besterik ez dago.

Mezu bat kristalezko botila baten barruan itsasora jaurtitzea bezala da idaztea. Itsasertzeren batean inork botila jaso eta irakurri duela jakiteak, horrek ere zentzua ematen dio egiten ari zaren horri.

Gaur inorentzat idatziko dut. Inork irakurriko duen itxaropenaz.

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.