Continue Reading" />

Idurre

Etiketarik gabe Permalink 18

Segundu batean. Zast! Bizitzaren errotik erauzi eta beste hamaika hautsi.

Ez dakit esaldia nirea den edo nonbait irakurri nuen noizbait. Maitasuna omen da erasorako aukera bakarra; gorrotoa omen da etsipenaren lehen sintoma eta ondasuna gizakiaren neurgailu fidagarriena. Azken ordu hauetan beste irudi bat daukat begietatik kendu ezin dudana. Seguraski, askori bezala, niri ere Idurrek utzi zidan arrasto nabarmenena : Irribarrea. Irribarrea da pertsona baten benetako erradiografia. Bere irribarrea da eta izango da bizitzak eman digun labankada hau sendatzen lagunduko digun sendagai bakarra. Bera oroitzeko begiak itxi eta bere irribarrea betirako barruan dudala seguru nago.

Diotenez ekaitzaren ondoren berriro hastea, begiak itxi eta eraiki dituzun gazteluak ostikoka hautsita bakarrik da posible. Baina guk ez dugu ezer hautsi nahi, guk begiak itxi eta zure irribarre sendo, zabal eta itsaskor hori ikusten jarraitu nahi dugu. Eta nolabait guregan jarraitzen duzula sinistu. Irribarrez. Betirako irribarrez.

Zauden tokian zaudela, begiak itxi eta irribarrez ikusi nahi zaitut.

Garrasi egin nahi nuke, genuke, danok… zuztarretik atera digute maite dugun hori… eta horrek hautsi egin gaitu… Garrasi egin aurrera begira, munduari bira, eta atzetik gure oihu horrek bultza egiten digun arte… hustu… baina ez dugu hustu nahi… eta isildu egiten gara… baina isiltasun horretan garrasi egin nahi dugu, eta egiten dugu. “Zergatik?!” Badakit inork ez didala konbentzituko nauen erantzunik, ez baita posible.

Isa, Jon, Asier… iluna dirudi aurrean dugun hori… dirudi eta da; baina ez zaudete bakarrik… denon artean zeharkatuko dugu itsaso beltz eta ilun hori Idurreren irribarrea itsas-argi dugula!

8 Iruzkin
  • Joseba
    urtarrila 3, 2018

    Ederra!!!

    • Imanol
      urtarrila 3, 2018

      Ederra benetan Xegun!

  • Luke kerejeta
    urtarrila 3, 2018

    Ederra benetan. Ez dugu inoiz irribarre hori ahaztuko.

  • Rakel
    urtarrila 3, 2018

    Oso hitz politak Xegun, eta bai, Isa, Jon eta Asier zuekin gaude. Besarkada bero bat.

  • Patricia
    urtarrila 4, 2018

    Benetan ederra!!

  • Oier
    urtarrila 4, 2018

    Polita. animo etxekoei, ez da erreza izango baña eutxi goiari,

  • Ramon Garmendia Galparsoro
    urtarrila 4, 2018

    Irribarreak beti positiboki seinalatzen du pertsona

  • Leire
    urtarrila 4, 2018

    Ederra benetan! Irribarre eder hori eta bere maitasuna izan daitezela aurrera egiteko itsas-argi!

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.