Continue Reading" />

Iritziak iritzi

Etiketarik gabe Permalink 0

Badago jende bat, mundu guztiak entzun nahi duena zentzu handiz eta zintzotasunez esateko gaitasuna duena. Urteetan landutako teknika batekin beraien pulpitu eta zutabeetatik, inori behatz puntak zapaldu gabe, hautsak harrotu gabe, esaldi borobilak erabiliz, distiratsu. Baina beraien ekarpena, bultzada edo pentsamendu ikuspegia hutsa da, beraien iritzia hutsa delako. Badute, izango dute, nola ez dute ba beraien iritzi, ideia propioa izango, beraien irrika? Baina ez dute plazaratzen. Bigarren eskuko iritzia erabiltzen dute, erabat gastatua, beraien irakurle fidelena alegia. Ofizioa dute, zerbaitetaz ari direnaren itxura emateko. Eskolako garaiak etortzen zaizkit gogora, lezioa jakin ez eta  jardun aspertuarekin irakaslea gogaitzen genuenekoa.

Baina iritzi berriak behar ditugu, ordenagailuko teklak arriskuan jartzeko kapazak direnak. Benetako iritziak nahi nituzke, erabilgarriak, autentikoak, ausartak.

Ni ere koldarra naiz, atera kontuak, nire iritziari kontra egingo dion edonori eta edozeri ihes egiten diot. Nik seguru aski, agian, berdina egingo nuke. Ni ere opinatzaile profesionala banintz, baliteke berdina egitea. Ezagutzen ez ditudan gaien inguruan hitz egin beharko banu, “atsegin dut” eta jarraitzaileen oihanean bizi iraun beharko banu, nik ere besteen begiradaren punttua hartu eta iritziarekin poto egingo nuke, errepikatu nire soldata eta estatusari eusteko. Horregatik izango da medioetan ez nagoela iritziak salgai jartzen.

Dena den uste dut, zin egingo nuke, gaur egun prentsan eta sare sozialetan iritzia emateko, norberaren iritzi propioa emateko ez dela beharrezkoa iritzia ez izatea.

Nire iritzia da. Groucho handiak esango luken moduan, ados ez bazaudete iritzia aldatzeko prest nago, jakina.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.