Continue Reading" />

Kaosa

Etiketarik gabe Permalink 0

Buruan gauza asko ditudanean, hortxe, batetik bestera bueltaka, garun-nebulosa zerebral batean galdutako idazki lausotuen modura, oso etsituta egoten naiz, lur jota, nire burmuinean euria ariko balitz bezala. Ezinezkoa iruditzen zait horrelakoetan hor bueltaka dabilen zatitxo bakoitza, pieza txiki guzti horiek beren lekuan kokatzea, idatzi beharreko gidoi hori bukatzea, hurrengorako ideia asmatzea, idatzi nahi dudan horren amaiera topatzea… Itogarria da, baina bat batean, nola ostia ez dakit, baina hiruzpalau kolpetan, ordutan edo unetan guztia antolatuta geratzen da. Magia. Gauza guztiak amaituta eta eguzkia berriro ere agertzen da ekialdetik. Horrek itxaropena ematen dit beste gauza guztientzat. Izan ere kaosa ez da berez kaosa; eta ordena kaos horren amaiera naturala baino ez da. Pazientzia beraz, iritsiko da eta.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*