Continue Reading" />

Kartulinazko tutu beltz batetik

Kartulina beltz bat hartu. Biribildu tutu itxura emanaz. Txurroak eramateko moduko itxura. Erpin estua pixka bat ireki, zulotxo bat. Orain jarri parte zabalena aurpegian. Zer ikusten duzu? Ikusmen estua, ezta? Murriztua. Hori aurpegian jarrita duzula ez duzu ikusten, begiratu egin behar. Aukeratu.

Goizero esnatu eta begiak ireki orduko ikusten dugu, ezer begiratu ez arren. Entzun egiten dugu ezer aditu beharrik gabe. Gosaldu egiten dugu ahora daramagun hori dastatzeko astirik hartu gabe. Bizitza ukitzen dugu ondokoak laztandu gabe.

Ez baita berdina ikustea eta begiratzea. Jatea eta dastatzea berdina ez den bezala, edo entzutea eta aditzea. Hitz egitea edo esatea.  Edo ukittzea eta laztantzea. Ikustea, entzutea, ukittzea eta jatea berezkoa dugu, baina begiratzeko, aditzeko, laztantzeko eta dastatzeko asmoa jarri behar dugu.

Nik aukeran nahiago dut laztantzea, nahiago dut hitz egiten ari zaizkidanean esaten ari direna entzun bai, baina aditzea ere. Jan, egunero jaten dugu, baina hartzen al dugu tarterik jaten dugun hori dastatzeko, begiak irekita ditugunean ikusten dugun arren ondoan duguna begiratzen al dugu?

Nire lagun batek ikusmen murriztua du. Nire lagun horrek aditu egiten du, dastatu, laztandu…

Nik gehiegi hitz egin nahi ez eta esan nahi dudana esateko hitz aproposak aukeratu nahi ditut. Nire lagun hori beti dago begira, ikusmen murriztua izan arren, begiratzen duena ikusten du. Iluntasuna piztu nahiko nioke, argia itzali ez dadin.

14657312_10207304209229603_6804008064635847952_n

Nik ikusmen murriztua dutenak kontuan  ditut.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.