Continue Reading" />

Orro eta kurrin

Etiketarik gabe Permalink 0

Potti arrosa koloreko txerri gaztea zen, beti txerramak esaten zionaren kontrako egiten zuena. A esaten bazuen B zen. Gora bazen, berak behera. Ezkerrera? Ba ez, eskuinera.

Udako arratsalde beroa zen.

-Buelta bat ematera noa, ama!

-Badakizu arratsaldean osaba Urdixen etxera goazela, ez zikindu!

Eta han joan zen gure Potti. Dutxatik irten berri, arros-arrosa. Baina beroa egiten zuen, bero handia, eta tontor batean zegoen zuhaitz baten itzaletan jarri zen atseden hartzera. Baina espero ez zuen lagun bat agertu zen. Otso izugarri beldurgarri bat  orro eta uluka. Otsoa egarri zen, baina Potti putzu gaineko tontorrean ikusta gosea handiagoa zela pentsatu eta harengana abiatu zen hortzak erakutsiz, grrr eta grrr. Pottik hura ikusita atzeraka hasi zen bizkarrean zer zegoen begiratu ere egin gabe. Otsoak orro eta ulu, eta Potti atzera eta atzera, Pottik estropuz egin eta tontorraren azpian zegoen lokatz putzura erori zen. Brausta! Otsoa begira zuen, hortzak erakutsi zizkion, orroka eta uluka. Gure Pottik zer egin jakin ez eta txanpon berdinarekin ordaindu zion, honek ere hortzak erakutsi zizkion, orroka eta kurrinka. Otsoak buelta eman eta alde egin zuen. Gure Potti harroxkoak otsoa koldartzen zuela pentsatu eta desafio egin zion.

-Bihar, agian… -esan zion otsoak alde eginez eta gure Potti bi metrora saihestuz.

Gertatutakoa sinistu ezinda, hantxe hasi zen lokatz putzuan salto eta jauzika.

-Freskatu ederra hartuko dut, ni naiz otsoeen uxatzailea!

Hura izan zen hura hartu zuen gozatua. Hura zen hura lorrintzea. Hura zen hura usaina, kiratsa… berehala konturatu zen hanka sartzeaz!

-Amak akabatuko nau!

Pottik gertatutako balentria kontatu beharra zuen eta ziztu bizian, tira, txerri batek korrika egin dezaken ziztu bizi horretan, txerri kortara itzuli zen.

Amak kokoteko ederra eman zion.

-Zer egin duzu ba txerri kaikua? Ikusiko duzu hurrengo batean hozkada batean izterra kentzen badizu…

Hura zen hura kiratsa, beste behin amak esandakoa ahaztu? Dutxara bidali zuen oihuka osabaren etxera joan baino lehen. Inork ez zion sinistu, osabak izan ezik.

-Hori nire begiekin ikusi behar dut nik!

Eta han joan ziren berriro ere hurrengo egunean. Hantxe sartu zen txerria putzuan freskatu bat hartzera otsoa etorri bitartean. Osaba putzu gaineko tontorrean jarri zen, zuhaitz eder baten itzaletan.

Otsoa agertu zenean, urrutitik hartu zuen ustel usaina. Osabak goitik begiratzen zuen. Otsoak ikusi zuenean, hortzak erakutsi, orro eta ulu egin eta lokatz putzua inguratzen hasi zen osaba zegoen lekurantz.

-Zatoz nirekin osaba, nik babestuko zaitut!

Osabak jauzi egin eta putzu erdira erori zen. Potti txerriaren atzeean babestu zen. Goitik behera lokaztu ziren biak.

-Orain ez da etorriko! Dominatuta daukat otso txatxua!

Eta horrela izan zen, ez zen gerturatu. Potti txerri gaztea harrotu egin zen berriro ere.

-Eta ez zaitez berriro itzuli, entzun! Utzi itzazu nire familiakoak bakean! Ez gugana gerturatu!

-Ez larritu horregatik. Usain kirastsu hori duzuen bitartean ez da inor zuengana gerturatu! Txerri halakoak!

Potti gaztea eta osaba Urdix elkarri usainka hasi ziren. Nazka aurpegia jarri zuten, baina barre algaraka hasi ziren aldi berean.

Ordutik txerriak zikin egoten dira animalia basatirik gerturatu ez dakien. Eta lokatz putzua ikusi ahala bertara egiten dute jauzi. Hantxe joan ziren biak bueltan, orro eta kurrin eginez.

 

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.