Continue Reading" />

Mipcom: ‘Olentzero eta Amilaren sekretua’ filma, laster arabieraz

BERRIAK egiten du gaur aipamena. Libanoko banatzaile batek erosi du zinta Cannesko Mipcom azokan. Pozgarria da gure mugetatik haratago egindako lana ikusgarri izatea. Ttipi ttapa bidea eginez!

Mipcom-a Cannes-en ospatzen den ikus-entzunezkoen azoka inportanteenetako bat da. Bertan biltzen dira mundu osoko ekoizle, banatzaile eta bestelakoak, harremanak eta salerosketa kontratuak sinatzeko.

Baleuko-ko produktore eragilea den Jone Landaluze izan da bertan, eta azokaratu dituen produktuen artean nire bi lan; “Olentzero eta Amilaren sekretua” filma eta 26 atalez osatutako “Blackie & Company” telesaila. Gidoilari lanetan aritu naiz bietan. Lehenengoaren gidoia nirea, baina gidoiaren azken bertsioan Gorka Vazquez zuzendarierarekin eta Roberto Alfarorekin batera landu nuen.

blackie

“Blackie & Company” telesailari dagokionez, 26 ataletan ni naiz gidoilari bakarra. Azken hau Estatu Batuetan erosi zuten aurrena, eta orain beste herrialde batzuekin daude harremanetan.

Olentzerok arabiarrez hitz egingo du… ene bada! Inork espero al zuen halakorik?

BERRIA

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.