Continue Reading" />

Ni hori ere banaiz

Etiketarik gabe Permalink 0

Egin ez ditudan maletak, egin ez ditudan bidaiak.

Irakurri ez ditudan liburuak, idatzi ez ditudan gutunak.

Bisitatu ez ditudan museoak, ikusi ez ditudan artelanak.

Gozatu ez ditudan filmak, dastatu ez ditudan gutiziak.

Ezagutu ez ditudan lagunak eta ahaztu ditudanak.

Gorde dudan maitasuna eta irentsitako malkoak.

Egin ahal izan dudan guzti hori eta egin ez dudan hori guztia ere badira nire parte bat.

Ni hori ere banaiz; naizena eta ez naizena.

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.