Continue Reading" />

Nire denbora

Etiketarik gabe Permalink 0

Orain gutxi denboraren inguruan pentsatu dut; denboraren erabilpenaz, denbora gustuko ditudan gauzetan xahutzeaz. “Denbora gain-baloratua dago. Denbora galtzea zoragarria da”. Horixe nire lehen pentsamendua. Baina jarraian… “Hori lerdokeria!” Eta ondorengo pentsamendua… “Denbora galtzea nahi nuke nik!” Horretaz ari naiz, nire denbora inoren eskuetan ez izateaz! Denbora barrez nahi dut, denbora idatzi, denbora besarkadetan urtu, eta afaritan, ardo kopa batean, zerura begira eta ezertan ere ez… gauza inozoenetan eta leloenetan gastatu nahi dut, telesail bat, liburu bat… nahi dudan horiekin. Izan ere denborarik ez baduzu, nola galdu? Izan ere zure denbora lapurtzen badizute nola bizi? Bizitza lapurtzen badizute… ezin bizi!

Iruzkinak itxitak daude.