Eginbeharrak

Etiketarik gabe Permalink 0

Heriotzak bere agenda errepasatu ondoren betozkoa ilundu zuen. -Aldapetako Joxe berriro nire zerrendan? -Ez ni begiratu! -erantzun zion idazkariak azazkal zorrotzekin txiklearekin eginda zuen puxika haustearekin batera. -Oraintxe gehitu dut, bai. -Baina zergatik jarri duzu Aldapetako Joxe gaurko? Aurreko astean bisitatu nuen, ezin al du egun batzuk itxaron? -Esan dizut, nik programatu egiten ditut bakarrik. -Idazkariak txiklea ahotik ...

dieta

Etiketarik gabe Permalink 0

Armairua eztanda egiteko zorian dago; han sakonean, praka motzak daude, pilatuta, nire “beren” neurrira noiz itzuli zain. Normalean, prakaren bat lotzea lortzen ez dudanean armairuaren atzeko parte horretara bidaltzen dut, zigortuta. Argaldu bitartean neurri bat edo bi handiagoa erosi eta kito. Arazoa konponduta, tira, estalita bai behintzat, ezkutatuta. Praken gerria zabaltzen den heinean aurrekontuak ere horixe ...

Aldarrikapenak

Etiketarik gabe Permalink 0

Egunero toki berdinean ikusten nuen. Hirurogei urte inguru zituela esango nuke; itxuraz indartsua, gogorra, azala zimurra… hirurogei esan dut baina agian gazteagoa zen, bizitzak astindutako pertsona zen. Esku batekin trastez betetako orga bati helduta eta bestearekin pankarta bat eutsiz. “Askatasuna olagarroentzat!” irakurri zitekeen, gutxi gorabehera. Letra gorri larriz idatzita. Eguzkiak, euriak, hotzak eta haizeak ere ...

Ihesaldi eguna

Etiketarik gabe Permalink 0

Beraien gorputzak ohe gainean erortzen entzuten dudanean, horixe da unea; logelara sartu eta nire begiak koltxoiaren gainean kokatzen ditut. Orduan adi-adi begiratzen dut. Beren begiak nireekin gurutzatzen direnean ohe gaineko “jolasa” eten egiten da. -Ezin dut! -esaten du neskak- ezin dut hor jarrita guri begira badago! -Ez digu enbarazurik egingo… begira nola nagoen! -erantzuten dio nire nagusiak hankartea ...

Familia ugaria

Etiketarik gabe Permalink 0

“...atzaparra aurrera luzatzen du, bere atzealdeko hankak berriz lurrera ondo kateatuta, adatsak airean dantzan eta marru egiten du ozen. Errekan ura edaten ari den hegazti-saldo migratzaile batek izututa zerura bidean doa ihes. Bere ondokoak hankaz lurra kolpatzen du hondar hauts laino bat altxatuz, honek ere marru egiten du buztana astinduz. Zebra-taldeak ihes egiten du galopan ...

Igela

Etiketarik gabe Permalink 0

-Zer sartu duzu poltsikoan? -Igel bat! -Igel bat? Etxera eramango duzu? -Zergatik ez? -Nahi duzuna! Eta zer egingo duzu berekin? -Oraindik ez dakit, pentsatuko dut! -Bihar ordu berean parkean? Dentistarengana noa! -Izorrai! Bihar arte! Bakoitzak bere etxerako bidea hartu zuen. Etxera iristean ama egunkaria irakurtzen ari zen. -Goiz zatoz… -bota zion amak. -Mikelek dentistarengana joan behar zuen. Eta aita? -Bazkaria prestatzen… -Aita!! Zer dago bazkaltzeko? Aita sukaldetik agertu ...

Amildegira begira

Etiketarik gabe Permalink 0

Askotan zeharkatu dut Ormaiztegiko zubia. Baina inoiz ez oinez. Inoiz egon gabe nengoen hemen, zubiaren erdian, geldik, amildegira begira. Ez nuke jakingo zenbat metro dauden… Berrogeita hamar? Gehiago? Gutxiago agian? Tira, nahikoa, seguru, gehiegi. Hotza egiten du, jakina, udaberrian gaude, eguraldi ederra bai, baina haizea fin dago, goizeko ordu hauetan are gehiago. Arropa nahikoa badut ...

Saria

Etiketarik gabe Permalink 0

-Kaka zaharra! -bota zuen Perez jaunak. -Gelditu kotxea berehala! Gelditzeko agindu dizut!! Betaurrekoak galdu ditut!! Leihotik erori zaizkit! Perez jaunak txistua irentsi zuen, urduritu egin zen. Bere urrezko betaurrekoak galdu zituen. Ez ikusteko behar zituelako, emazteak oparitutakoak zirelako baizik, haren aitak berari emandakoak. Baina berandu zihoan asteroko herriko aberatsen topaketara.  -Berandu gabiltza, Perez jauna… -bota zion txoferrak. Eta ...

Horrela balitz…

Etiketarik gabe Permalink 4

Oroitzen dut beste bizitza batean nahi ez nuen tokietan egoten nintzela, ez orain bezala; orain nahi dudan tokian nago. Oroitzen dut beste bizitza hartan ez nuela sentitzen nuena esaten, ez orain bezala; orain badakit plazera ematen duela sentitzen duzun hori esateak. Beste bizitza hartan derrigorrezko besarkadak ematen nituela ere oroitzen dut, orain berriz gogoak ematen didanean besarkatzen ...

Gaur

Etiketarik gabe Permalink 0

Egongelako sofan botata nago, nire ondoan liburu bi, koaderno beltza, apunteena, boligrafoa, beltza hau ere, eta semeak jaso gabe utzi duen gitarra; pentsamenduak ere bueltaka, era guztietakoak, noraezetik noraezera eramaten zaituzten horietakoak; tira, eraman edo ekarri, hori ere ez dakit, ah, eta ordenagailua ere hortxe, pizturik magalean, baina ez dakit zerbait idatziko dudan edo telesailen ...