Continue Reading" />

Sariak

New Yorkeko quinta plantako the others housetako kalebegietatik igelak mara-mara acantiladotan…

Amaitu da Zinemaldia. Tira, nirea. Nire Zinemaldi partikularra. Gaur gauean banatuko dira sariak, baina ez guztiak. Pasa den ostegunean, Tabakaleran Euskal Gidoilarien Elkarte Profesionalak bere saria eman zuen, euskal gidoirik onenari saria, eta dakizuenez, nik nire partea izan dut aukeraketa horretan.

House of others, Mara mara, Kalebegiak, Igelak, Acantilado eta Nueva York quinta planta. Sei izan dira ikusi beharreko filmak, izendatuak alegia. Sei horien artean egin behar genuen aukera Sara Cozarek, Jone Karresek eta nik, epaimahaia osatu dugun hirukoteak.

2016-09-22-photo-00000338

Aurreko batean esan bezala ez da gauza erraza amaitutako eta irudiz eta musikaz jantzita dagoen film bat ikusiz gidoia bere horretan baloratzea. Horri gehitu behar zaio estilo eta formatu desberdineko filmak izan direla seirak, baina horretan datza epaimahai baten lana. Begiak eta belarriak zorrotz izatean.

Igandean hasi ginen filmak ikusten eta ostegunean gozatu genuen azkena. Antiguo Berri, Printzipala eta Printzipe zinemak, batetik bestera eta handik hona. 5 egun karrera batean. 5 egun zalantzaz beteta. Baina aitortuko dizuet ostegunean arratsaldeko lauterdietan Printzipe zinemetako 9.aretoan nire eserlekuan eseri eta argiak itzali zirenean hain gertu zegoen itsasoko olatu bat gainetik pasa izango balitzait bezala nire zalantza guztiak ezabatu zituen. Hasieratik jakin nuen hura izango zela irabazlea, baina jakina nire iritzia, nire botoa bakarra zen hiruren artean. Besteen hautuaren zain egon behar.

Aretotik elkarri begira irten ginen hirurak ordubetera gutxi gora behera, filma amaitu eta berehala. Ondoko tabernan hiru ebaki eskatu eta epaia emateko unea iritsi zen. Antolatzaileen presioa genuen, gure uaxaparen zain zeuden. Irabazlearen izenaz gain arrazoiak ere nahi zituzten.

“Kontatu nahi zuen istorioa kontatzeko erabili duen abileziagatik, erabili duen narrazio garbiarengatik eta ikuslea jakin-minez eserlekura itsatsita lotuta eusteko izan duen gaitasunagatik. Istorioaren gizatasunagatik, baloreak goraipatzeko eta azpimarratzeko landu duen modu xumeagatik eta kontakizuna sormenaz aberasteko erabili duen trebetasunagatik.”

Hori izan zen bidali genuen uaxapa. Horiek arrazoiak. Izan ere berehala idatzi genituen arrazoi horiek izan ziren lana eman ziguten gauza bakarra, irabazlearen izena aukeratzeko orduan zalantzarik izan ez genuelako.

Mikel Ruedaren Nueva York, quinta plana.

Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat…

Film zoragarri bat. Istorio eder bat. Gidoi trebe bat. Zorionak, Mikel!

2016-09-23-photo-00000350

Oker ez banago udazkenean izango dugu ikusteko aukera ETBn. Aukera baduzue ikusi eta gozatu. Eta beste filmekin bidean topo egiten baduzue ere eseri eta disfrutatu.

Zineak ikusleen beharra duelako eta filmek gidoiak behar dituztelako. Gidoirik gabe ez da filmik. Filmik gabe akabo zinema eta zine aretoak. Baina hori baino garrantzitsuagoak dira ikusleak. Ikuslerik gabe ez litzatekeelako zinema aretorik izango, ez filmik ez eta gidoirik ere, jakina.

Guk gure saria eman dugu. Eta nik nirea jaso dut. Lagun berriak egin ditut. Besarkada estua Sara eta Jone. Plazera izan da.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.