Continue Reading" />

Uluka

Etiketarik gabe Permalink 0

Telefonoa jo eta su. Korrikaldia korridorean eta ez naiz iritsi. Berriro sukaldera. Berriro telefonoa. Et! Lasai, gainean hartzea erabaki dut. Begiratu eta Bartzelonako numeroa da. Erantzun egiten dut.

-Bai, esan…

-Xabier Ollart?

-Ez ba, nahastu egin zara.

-Perdone?

(itzulpena hemendik aurrera.)

-Ezetz, nahastu egin zarela.

-Baina otsoa salbatzearen alde zinela esan ziguten?

-Nola?

-Greenpecetik deitzen dizugu.

-Tira, ziur naiz Xabier Ollart delako hori desiatzen dagoela otsoa salbatzeko, baina esan dizut nahastu egin zarela, hau ez da bere numeroa, hau nirea da eta ni ez naiz Xabier Ollart.

-Eta zu ez al zaude otsoa babestearen alde?

-Niri otsoak zoragarriak iruditzen zaizkit, baina une honetan barazki purea sutan irakiten daukat eta seme alabei bazkaltzen emango badiet hobe dut lehenbailehen sua itzaltzea bestela… eta nik sua itzaltzen dudan bitartean zuk zergatik ez diozu, orain bai, Xabier Ollarti deitzen?

-Ondo da. Adeu.

Uluka purea sutatik kendu eta bazkaria salbatu dut.

Hau atzo eguerdian gertatu zitzaidan. Arratsaldean kanpoan izan nintzen, eta etxera itzultzean beste sei dei galdu nituen telefonoan. Greenpeacetik. Xabier Ollart gaixoa, otsoa salbatu nahi eta ezin. Nik salbatu beharko dut azkenean.

 

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.