Continue Reading" />

Zer falta da?

Etiketarik gabe Permalink 0

Detektibeak jakin-minez begiratzen zuen emakume negartia.

-Bai, jauna! Hori da gaizkileak eraman duen guztia.

Gartzia detektibeak burua astintzen zuen luxuzko apartamentua begiradarekin goitik behera arakatzen zuen bitartean. “Nola liteke zapata bakar bat lapurtu izatea?”

-Mesedez, emakumea, begiratu ondo!

-Berriro?

-Bai, berriro!

Emakumeak hasperen egin eta berriro kontatu zion detektibeari duela 5 minutu kontatutako berdina.  Bart Antzoki Nagusian ospatutako urteroko benefizentzia opera emankizunetik bueltan, Gabrielek, ekitaldian ezagututako gazte lirainak lagunduta itzuli omen etxera. Kafetxo bat lasai-lasai hartu eta berriketaldi sosegatu baten ondoren etxera aldegin zuen gazte lirainak. Goizaldeko ordu-biak ziren alde egin zuenean eta bera oheratu egin zen zuzenean. Hurrengo goizean, jaikitzean kaleko atea erdi zabaldurik zegoela konturatu eta apartamentuan bila hasi ondoren goi-mailako joskintzako zapata falta zuela ohartu zen.

-Norbait sartu da gauean eta eraman egin du!

Gartziari zerbaitek ihes egiten zion. Hari mutur bat bazegoen zentzurik ez zuena. “Nork nahiko luke zapata bakarra lapurtzea?”

Logela berriro begiradarekin arakatuz koxka moduko bat aurkitu zuen ohe gaineko tapakien artean, more koloreko maindirearen azpian. Gerturatu eta izarari tira egin zion. Kolpe isila entzun zen, lurrera zerbait erori zen, ohearen ezkerraldean. Zapata bat, galdutako zapata. “Lapurtutako” zapata misteriotsua.

-Hara! Begira zer agertu den! -lotsatu zen emakumea. -Aurkitu duzu!

Gartzia detektibea bere karpeta itxi eta kanpora bidean jarri zen. Une horretan more koloreko maindireen artetik adonis ile-hori bat agetu zen izurde galant baten modura.

-Gabriel! -oihukatu zuen emakumeak konortea galdu eta detektibearen besoetara erortzen zen bitartean.

Gartzia detektibeari egunak iraun zizkion irribarreak aurpegian tatuatuta.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.