• Klara

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Kale zaharreko 24 zenbaki inguruan dagoen tabako denda eta loradenda artean dagoen atariak ohartu gabe zahartzen diren tokien neke itxura zuen. Barrura sartu eta zapaiko bonbillek dar-dar egiten zuten, baten bat etengailuarekin jolasean balego bezala. Batzuetan indarrez egiten zuten distira, besteetan erabat itzaltzen ziren eta ataria ilunpean geratzen zen bere ohiko hezetasun usaina areagotuz. Inork ez ...

  • Idazle arrakastatsu baten iruzurra

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Idazle arrakastatsua zen. Hainbat hamarkadetan liburu dendako apaletan salduenen artean beti. Baina nekatuta zegoen arrakastaz. Arrakasta itsuaz. Bere irakurleen miresmena ezbaian jartzea erabaki zuen. Koma eta puntu eta koma guztiak txalotzen zizkioten eta nekatuta zegoen hartaz. Zalantzak zituen gizon bat izango ez balitz bezala goresteaz. Horrela ba, gau batean inoizko nobela txarrena idatzi zuen. Nobelarik ...

  • Santxoeneatarrak

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Santxoenetarren etxearen erauzketa ez zen makinak iritsi zirenean hasi, ezta hesiak eta aldamioak altxatu zituztenean ere. Askoz lehenago hasi zen. Portaleko atea goizero ireki eta ixteari utzi zionean hasi zen, hautsa oinatzak estaltzen hasi zenean, beheko suaren ondoan beste inor eseri ez zen unean. Etxe hark herria hazten ikusi zuen, ez zaharrena zelako. Elkarbizitza, topagune, ...

  • Olentzero

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Bat batean esnatu zen mutikoa. Susmo batekin. Olentzero pasa zen, bai, baina ez zuen espero zuena utzi. Pasa bai, bai eta paso ere. Ohe ertzean eseri zen, pentsakor. Ez zuen negarrik egin. Ez zen kexarik izan. Olentzerok urtero bide berdina egiten zuen, mendiko bere etxolatik herrira. Orden berdinean. Eta orden bat bazegoen, akats bat ere ...

  • Neguburua

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Neguburua iragarri gabe iritsi zen, gauza garrantzitsuak iristen diren modura. Ez zen txalaparta ttakunik izan, adar hotsik ere ez. Ohikoa baino gau luzeagoa soilik; memoria zuen hotz zorrotza, zaharra, oinordekotzan jasoa. Herria lozorroan zegoen oraindik. Tximiniek leun arnasten zuten eta isiltasuna bide ertzetan pilatzen zen, lodi, ukigarria ia. Etxe barruan argia minimoa zen: kandela biluzi bat ...

  • Baldin bazoaz

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Taberna agur egiteaz nekatuta zegoen goizaldeko ordu horietan iritsi zen Amapola nire bizitzara. Ez zen sartu: hantxe geratu zen ate ondoan, hormaren kontra jarrita, harri hotza bere zain balego bezala. Barrutik kolorez josia dagoela erakusten duen ahots hori zuen, nik ni berriz txuri beltzean. Han geratzeko arrazoien bila zebilela esan zuen, baina beharrik ere ez ...

  • Chaplinen bisita

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Leher eginda iritsi nintzen etxera. Egunak luzeegi jo zuen. Ohean jauzi eta loak bere lana egin zezan uztea nahi nuen soilik. Pertsianak jaitsi, argiak itzali eta manta azpian murgildu nintzen. Orduan, isiltasuna guztia biltzen hasi zenean, kolpetxo bat entzun nuen. Leuna, erritmikoa, mailu txiki bat balitz bezala. Tok-tok-tok. Malguki baten moduan zutitu nintzen. Argia piztu eta ...

  • Kometak aidera

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Aitak Dian-6 urdina itsaslabar ondoko zelaigune harritsuan aparkatu zuen. Motorra itzali eta asperen egin zuen pozik. Oraindik oroitzen dut kotxea gelditu aurreko dardarizoa, beti “kalatzen” zitzaion erabat itzali aurretik. Kotxearen kulpa omen zen, kotxe frantsesak horrelakoak ziren; bat ere ez fidagarriak. Kotxe alemaniarrek berriz, horiek ez zuten hutsik egiten, baina garestiak ziren. Kotxeko atea irekitzerakoan ...

  • Azaroak 24

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Urtero, azaroa iristean, nahi gabe etortzen zait burura. Hilabete berezia da niretzat. Ez egutegiak horrela esaten zuelako, aidean zerbait aldatzen delako baizik: hosto lehorren hotsa, egun labur horiek, tarteka gaztaina usaina giroan. Bulegoa, kafea, egitasmoak eta isiluneak partekatzen genituen garai hartako aroma, berak bere planak zuhurtziaz eta gogoberotasunez kontatzen zizkidenakoak. Gaur bere urtebetetzea da. Badakit egutegiari ...

  • Gaztaina-biltzailea

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Udazkenero. Mendiak kez eta kobrez janzten direnean, gaztaina-biltzailea agertzen omen da. Inork ez daki nondik datorren; ez eta nora doan zuhaitzak biluzik geratzen direnean. Petatxatutako zaku bat eta makulua ez den makulu batekin iristen da. Haritz-adar bat da, eta txapela beltz bat. Inguruko teilatuek igaro dituzten negu adina iraun dion txapela. Astiro doa, lasai, poliki, besteok ...

  • Azaroko postalak

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Azaroan ez dira postalak iristen. Euria bakarrik tarteka; inork zeharkatu baino lehen bideak ezabatzen dituen idazkera likido hori. Azaroa iritsi ahala etxeko postontzian begiratzen dut. Ez ezeren zain, ohituragatik bakarrik. Agian, urte batzuetan, zure postal bat jasotzen nuela imajinatu nuelako, zauden tokitik zaudela idatzitako postala. Ez zintudan asko bizi izan. Urte batzuk. Plazako zumarrak hosto guztiak ...

  • Zu eta besteak

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Munduan badira gutxienez bi pertsona mota: alde batetik zu, eta bestetik besteak. Baina ez duzue inoiz topo egingo. Hori uste zuen Ferminek, goizero komuneko ispiluan bere buruari begira espezie goren bateko partaide dela sinistuta: berea. Besteak, beste guztiak ziren: intermitentea erabiltzen ez dakitenak, ogia erosteko ilaran tranpak egiten dituztenak, “eskerrik” esaten zutenak… Fermin espezie horretako jendeaz inguratuta ...