Eulia

, Permalink 0

Lo nago. Euli baten burrunbak esnatzen nau; Tziiiii eta tziiiii... Astuna da, belarri ondoan dabilkit. Astuna, euli guztiak dira astunak. Berezkoa dute. Tziiiii eta tziiiii... "Harrapatuko dut" esaten diot neure buruari. Tziiiii eta tziiiii... Baina eulia mantsoegia da; eskua luzatu dut hau harrapatzeko, zast, baina nire eskua azkarregi iritsi da euliak egon beharko lukeen lekura, eta bera ez da iritsi oraindik. Tziiiii eta ...

Gutuna

, , , , Permalink 1

Karlos maitea, Seguruenik gutun hau jasotzeak harritu egingo zaitu, ohiko postaren bidez esan nahi dut, izan ere, gaur egun ez da gehiegi erabiltzen , ezta? Azkarragoa litzateke whatsapp bat bidaltzea, dei bat egitea, edo posta elektronikoz egitea. Baina bide hau iruditu zait egokiena, intimoena, izan ere asko ezagutzen zaitut dagoeneko, oso gertukoa zaitut. Baina tira, gehiegi aurreratzen ...

Game of Phones

Mundu honetan jokatzen duzunean irabazi edo galdu egin dezakezu. Jokatzen ez baduzu egon ziur ez duzula irabaziko. Askatasuna dago jokoan. Norgehiagoka baten kronika da hau. Gertatutakoa egia da. Tira, izenak asmatutakoak dira, konpainia ere bai, eta beste txorakeria batzuk ere bai. Beste guztia, egia. Kasik egia. ... Bidibidi-bidibidi-bidibidi (telefono hots modernoa). Musika. Ongi etorri Starktel-era, zure teléfono konpainiara. Hau nahi ...

Ordularia…

- Arratsaldeon, esan… - Zera… ordulariak konpontzen dira hemen ezta? - Bai, hori egiten dugu gehien bat. Ea ba, erakutsi zein arazo duen zureak… - Bai, baina hori baino lehen gauza bat jakin behar duzu. - Bota... - Egia esan, ez dago hondatuta. - Ez dago hondatuta? - Ez. - Orduan jakin daiteke zein da zure ordulariaren arazoa? - Ordulariaren arazoa? - Bai. - Ba zera, ...

Altxa besoak!!

, Permalink 0

Arratseko azken orduak. Berandu da, iluntzen hasi da. Bi lagun datoz korrika etxearen aurrean dagoen Volkswagen baten atzealdera. Tiro hotsa. Etxean mugimendua nabaritu eta kotxearen atzera egin dute jauzi. Burua poliki altxatu eta berehala makurtu dira bi morroiak. Tiro hotsak. Arnas estua. Volkswagen Touran bat da, beltza. Ateak irekita ditu. . Zas-zas. Kotxearen argiek bi ...

Ebaristo eta Amadeo

, , Permalink 0

Ebaristo ohituretako gizona zen. Ostiralak azoka egunak zituen. Ezin zuen hutsik egin. Medikuak txanda ostiralean emanez gero argi uzten zion ez zela agertuko. Ostiralero herriko azokara joatea bere ezinbesteko ohituretako bat zen. Ez zegoen ezer munduan azoka eguna izorratuko zionik. Bere hileta ospakizunera ez zen agertuko ostirala tokatuz gero. Arratsaldeko laurak ziren. Azoka eguna. Bazkal ondoren, ...