Xegun naiz
eta istorioak sortzen ditut
H
amaika urte aktore eta gidoilari lanetan eman ondoren, 2000. urtean Baleuko ekoizpen-etxeak egin zidan eskaintza onartu nuen: garai haietan eta hurrengo urte luzeetan EITBko saio arrakastatsua izango zenaren sormen lantaldean parte hartzea. Saio hura “Betizu” zen, haurren programazioaren ardatza zen edukiontzi erraldoi bat: telesailak, zuzeneko saioak, lehiaketak, marrazki bizidunak, eduki hezitzaileak eta dibulgatzaileak… “Betizu” telebistan izan zen sei urte horietan gidoilari, koordinatzaile, eta zuzendari lanak ere egin nituen. Edukiontzi erraldoiaren tarte desberdinak zuzentzen hasi eta Betizu osoaren zuzendaritzaren ardura hartu arte.Ordutik saioak zuzendu ditut, baina nire indar guztiak gehien gozatu arazten nauen horretan jarri ditut: istorioak kontatzean alegia, kasu honetan gidoilaritzan. Publizitatea, bideo instituzionalak… mota guztietako formatu eta euskarrietara moldatzeko malgutasuna da nire indargunea, izan ere ni goza arazten nauena istorioak kontatzea baita. Asmatzea, sortzea, istorioak eraikitzea…
Nik idatzitako gidoiek aitorpena jaso dute hainbat kasutan Euskal Herria mailan, estatu mailan bai eta nazioartean ere. Telebistan audientzien babesa jaso izan dute eta zine mailan hainbat filmek Goya sarietarako izendapena jaso dute (“Olentzero eta Amilaren sekretua” eta “The wish fish”…) bai eta nazioartean Platino zine ibareoamerikarretarako sarietarako aipamena (Olentzero eta Amilaren sekretua).
Telebista, zinea, animazioa, publizitatea, ekitaldiak, ipuinak, kantuak…
Sormena da nire pasioa, ezerezetik istorioak sortzea.