Iratzargailuak jo eta gaztea jauzi batean altxatu zen. Luzaketak egin zituen. Besoak gora. Besoak behera. Zer zen oinen azpian zegoen hari gorri hura? Hari-muturra hartu eta hariari jarraitzea erabaki zuen. Gelatik kanpora zihoan, korridorea zeharkatu, ate azpitik igaro eta atariko eskaileretan behera. Atariko ispiluan konturatu zen pijaman eta etxeko zapatiletan zihoala. Tira. Berehala itzuliko zen. Okindegiko izkinan desagertzen zen haria. Pertsiana ...


