Continue Reading" />

Inspirazioa

Etiketarik gabe Permalink 0

 

Beti bezala, abisatu gabe, nekatuen nagoen egunean, bezperan lo beranduen hartu dudanean, ahulago nagoenean, edo tristeegi, baina horrek ez du axola… derrepentean, morroia agertu eta hitzak idazten hasten da, guztiak elkarren artean lotuta, elkarri lotuta; ez dakit nondik irteten den baina beti irtetetan da, edo agertzen den, edo azaltzen den, zera hori bere aurpegi latzarekin nire gorputzaz jabetu, edo nire eskuez esatea zehatzagoa da, eta jo eta su hasten da, hasierarik ez duen amaiera idazten, etenik gabe, eta konturatzerako, horra, egin beharreko lana amaituta. Lehenago ere agertu zitekeen ezta? Aulkian eseri eta berehala. Azken une arte itxaron arazi gabe. Baina ez, berak nahi duenean agertzen da, berak erabakitzen du. Eta isildu egin behar. Izan ere agertu beti agertzen delako. Banekien, beti dakit, ez daukadala zertan arduratu behar, beti agertzen da inspirazioa deitzen zaion aurpegi latzeko zera hori. Etorri egiten da eta dator. Kito. Lainoa bezala, euria, ura iturrira, gaua, egunsentia edo sukalde ilunera argia pizgailuari ematean. Etorriko dela dakizunean etorri egiten da. Itxarotea baino ez da behar izaten. Itxaron. Itxaron eta itxaron. Agertuko da. Agertu arte.

Edo ez.

Batzuetan ez da agertzen. Eta pentsatzen duzu… jakina! Beste etxe batzuetan ere egingo du lan! Bezero bakarrarekin ez du nahikoa izango!

Tira ba, ezin kexatu. Gaurkoan ere agertu da. Gau osoa zain emanda gero, hori bai! Aurpegia latza behar da gero!

 

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.