Continue Reading" />

Barne bakarrizketa publikoa

, , Permalink 0

Bai, banoa nire bakarrizketarekin… nire barne bakarrizketa publikoa!

Txepela dela esango duzue, barregarriegia, ez dela egia, handik kopiatu dudala, irrigarria dela baina ez duela barrerik eragiten, ederregia delako egia esan, zerbait ederregia izan ahalko balitz bezala, eta ederra den hori orduan zatarra balitz bezala. Baina jakina, ederra den hori ezinezkoa delako da zatarra, baina bada, posible da eta asko, eta ulertu ez baduzue… agian ondo azaldu ez dudalako da. Baina nik ulergarri idatzi behar dut, edonork ulertzeko moduan, ez nik bakarrik. Izan ere, mundu guztiak ulertzeko idazten al dut? Bai. Mundu guztiak ulertzeko idatzi nahi al dut? Baietz esango nuke. Hau ulertuko dute, beste hau ere bai, honako hau agian ez, baina ez da beharrezkoa osotasunean ulertzea…

Hau idealizatu dudala esango du baten batek, beste hura ez dela horrela, pertsonaia hauek inoiz ez luketela horrela hitz egingo, ez lituzketela hitz horiek erabiliko… nireak balira bezala, pertsonaiak alegia! Jakina ez direla nireak, jadanik ez, behin akzioan jarri eta hitz egiten hasten direnean, ez. Edo bai.

Gauzak aurpegiratzen dizkidate, bizitza ez dela horrelakoa, errealitatea desberdina dela, zerbait idaztean bizitza irudikatzen ari naizela, eta hori ez da egia. Ez nago ados. Beste batzuk ordea kontrakoa esango dute, bizitza desberdina dela eta ez duela zertan bizitza irudikatu behar, fikzioak ez duela zertan bizitzaren antzik izan behar, beste gauza bat dela. Eta ez da.

Guztia da baleko, baina ez du guztientzat balio, ez eta niretzat ere. Betikoa gertatuko da, hizkuntza sinpleegia erabiltzen dudala, gehiago landu beharko nukeela… jakizu! Nabari dela gidoigilea naizela. Kabroiak! Jakingo balute zein nekeza den. Bizitza kopiatzea errealitatetik urrunduz, egia irudikatuz… Ja!

Ah! Eta tramaren kontua ere hor dago, kontakizunarena. Ez dagoela, edo egia izateko gehiegi dagoela. Badagoela. Gehiegi dagoela. Peripezia alua! Baina peripezia eskertzen da gero.

Eta beste kontu hori… esaldia borobila dela, itzela, baina zera… ez duela engantxatzen. Ez zaituela zintzurretik heltzen, edo alderantziz, erabat kateatzen zaituela… formula bati lotuta balego bezala, ez zuk asmatutakoa… entzutea ere!

Ez da erraza, ez.

Eta horrela amaitzen da nire gaurko bakarrizketa. Nire gaurko bakarrizketa publikoa.

Idazten duen bati hiru iritzi bakarrik inporta zaizkiola irakurri nion behin bati (edo hamaika). Idazten dugunarekin bat egiten duten horiena.

Arrantzan joatea bezala da, haria askatu eta ulertuko zaituen baten batek zuk idatzitako horri kosk egitearen zain egotea bezala.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.