Continue Reading" />

Igela

Etiketarik gabe Permalink 0

-Zer sartu duzu poltsikoan?

-Igel bat!

-Igel bat? Etxera eramango duzu?

-Zergatik ez?

-Nahi duzuna! Eta zer egingo duzu berekin?

-Oraindik ez dakit, pentsatuko dut!

-Bihar ordu berean parkean? Dentistarengana noa!

-Izorrai! Bihar arte!

Bakoitzak bere etxerako bidea hartu zuen.

Etxera iristean ama egunkaria irakurtzen ari zen.

-Goiz zatoz… -bota zion amak.

-Mikelek dentistarengana joan behar zuen. Eta aita?

-Bazkaria prestatzen…

-Aita!! Zer dago bazkaltzeko?

Aita sukaldetik agertu zen eskuak zapi batekin garbituz; sofan eseri zen amaren ondoan.

-Ama eta biontzat arroza, zuk espagetiak nahiago, ezta?

-Zer botako diozu arrozari?

-Ba ez dakit… okurrituko zait zerbait… sorpresa!

Ideia makur bat izaten zuenean bezala, eskuineko bekaina altxa zuen eta eskua poltsikoan sartu zuen irri bihurriaz sukalderako bidean.

-Ba bai, nahiago ditut espagetiak… ez zaizkit sorpresak gustatzen. Sukaldera noa…

-Guri bai!

Kroak, kroak! Aintx… udako oporrak!

Iruzkinak itxitak daude.