lehioak

“Etxeetako goiko pisuetako leihoetan beti da norbait zelatan.”

— ...

Burmuina zatitxoka!

Etiketarik gabe Permalink 0

18 urte inguru nituela, tarteka nire 6 urteko iloba bat zaintzen nuen. Bere gurasoak lanean zeudenez, nik jasotzen nuen haurtzaindegitik. Batzuetan arratsaldeak luzeak ziren, eta gure herri honetako negu beltz eta hotzean edozerk balio zuen denbora pasatzeko. Neskatoa ordea ez zen oso konformatu erreza eta jakina, beti berdina gertatzen zen, kartetan amaitzen genuela, bere joko ...

Mendira behin joango eta…

, , Permalink 0

Ez ba, ez naiz oso mendizalea. Han goraino igo berriro jaisteko? Ez da hori nire filosofia. Baina lehengo batean Urbiarako bidea hartu nuen. Kotxea Arantzazun utzi, eta hantxe abiatu nintzen. Pausoak eman eta eman. Bata bestearen atzetik jakina. Ordu beteko bidea zela oroitzen nuen txikitako ibilaldiak ematen genituen garaitik. Nekea sentitzen hasi eta berehala ordularira ...

babyelephant

“Horregatik da memoria inportantea, historiak borratzen duena jasotzeko.”

— Joseba Sarrionaindia

Brausta…

Etiketarik gabe Permalink 0

Idaztea ariketa bat da. Jarri, eskuak piztu, burua argitu eta brausta, orri zuria letraz zipriztindu. Zentzua ere izan dezake idazten duzun horrek, baina hori beste kontu bat da. Ariketaz ari nintzen, gimnasiaz, buruarena eta behatzena.