Continue Reading" />

Afaltzeko ezer ez!

Etiketarik gabe Permalink 0

-Bota, ama, zer afalduko dugu?

-Ba ezer ez, seme, ezer ez. Sarrerako batzuk eta ezer gutxi gehiago…

-Beldurra ematen dit zure ezer ez horrek… patea eta zainzuriak eta kitto?

-Langostino gutxi batzuk ere badaude… a, eta salmoia erosi nuen, baina pikatzeko aina bakarrik, gu bakarrik gaude eta…

-Beno, haurrek ere afalduko dute!

-Haurrentzat tigreak eta kroketak egin ditut! Txikiak olagarroa jaten du, ezta?

-Nola zen arrainak eta ogia ugaltzen ziren bibliako pasadizo hura? Haren antza hartzen hasi da afari hau…

-Arraina aipatu duzunez… bisiguari patatak gehituko dizkiot?

-Hasierako “ezer ez” hura tamainaz zabaltzen hasi da. Ahaztu patatak… zuk egin nahi ez badituzu behintzat! Badakizu nik tortillatxo batekin… nahikoa!

-Nik? Esan dizut ez dudala ezer afaltzeko! Ez daukat gau osoa zutik pasatzeko gogoa! Minutu bat ere ez!

-Arrazoia duzu! Patea, zainzuriak, langostinoak, tigreak, kroketak, olagarroa eta bisigua jan eta afariaz paso egingo dugu, kito!

-Eta entrekota… xerratxo bana!

-Lasai! Tripa betetzeko ogia bustiko dugu!

-Ai ene! Baneon ba ni! Oraindik ogia egin behar dut!

-Beno ba, afalduko ez dugunez, ardoa irekiko dut behintzat!

-Bai, nik ere tragoxka bat hartuko dut! Hitzegiteko gogoa ematen dit, badakizu… ez gera ba gau osoa isilk elkarri begira egongo?

-Horixe falta dugu! Afaldu ez eta isilik egotea! Topa!

-Topa! Piztu ezazu sua! Arrain zopa berotzen hasiko naiz!

-Eta hemengo turroi hauek?

-Bai… ez al dute itxura ederra?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.