Ordu txikietan hartu nuen autobusa ozta-ozta. Garai horietan gutxi izaten gara. Ezagunak kasi. Ia betikoak alegia. Gutxinaka, ohi bezala, guztiak jaisten joan ziren gidaria eta ni bakarrik gelditu arte. Ni atzealdean nindoan, leihoan begirada galduta, pentsamendu hutsetan murgilduta. Bat batean nire geltokia pasatu genuela konturatu nintzen, non gindoazen ez nekien, sekula ez nintzen nire kaletik ...