Continue Reading" />

Balada trumoitsu eta bare bat gara

Etiketarik gabe Permalink 0

Batzuetan gertatzen da, bila ez gabiltzan hori topatzen dugunean, tira, agertzen zaigunean.

Ahaztuta dugun hori, ezabatuta. Nola den posible hura bat batean agertzea? Sinesgaitza?

Kasualitateak existitzen dira, ezusteak, ikarak, jakina existitzen direla.

Akaso predestinatuta gaude ezkutatu dugun hori berriro begien aurrean aurkitzeko?

Rockzalea naiz… nintzen… tira, nola esan, egia da balada hura ahaztuta nuela. Disko hura.

Nolanahi ere, azalik gabeko biniloak ispilu lanak egin zizkidan.

Eta ez dut ukatuko diskoa aurkitzeak poza eman ez zidanik, baina korapiloa sortu zidan haren islak.

,

 

Ispilu baten antzera bueltatu zidan nire isla. Baina hura ez nintzen ni. Edo bai, baina ez, bai, tira ez…

Trumoi baten antzera dardarka jarri zituen nire barruak.

Suak guztia deuseztatzen duen bezala, urak irentsi egiten du, noizbait berriro bueltatzeko.

Agian itsasoaren erdian galdu nuen hura berriro bueltatu dit mareak. Berreskuratu dezadan.

Suge bat da bizitza. Sigi-saga hara eta hona dabilena, tarteka larrua aldatuz.

Oraina eta iragana elkartzen ditu suge horrek. Isatsetik burura da suge. Letaginak barne.

Aspaldi itsasertzetik urrundu eta botila batean askatutako mezua berriro itzuli dit mareak.

 

Garena gara.

Atzokoa eta gaurkoa; eta biharkoa, zalantzarik ez .

Rockzalea naiz, bai.

Amaituko ez dan balada trumoitsu eta barea.

Iruzkinak itxitak daude.