
Egunero toki berdinean ikusten nuen. Hirurogei urte inguru zituela esango nuke; itxuraz indartsua, gogorra, azala zimurra… hirurogei esan dut baina agian gazteagoa zen, bizitzak astindutako pertsona zen. Esku batekin trastez betetako orga bati helduta eta bestearekin pankarta bat eutsiz. “Askatasuna olagarroentzat!” irakurri zitekeen, gutxi gorabehera. Letra gorri larriz idatzita. Eguzkiak, euriak, hotzak eta haizeak ere ...