• Babarrunak

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Sinesgaitza da, bai, baina horrela gertatu zen. Irratietan, telebistetan… esatariek ez zuten beste konturik, estralurtarren erasoa berehalakoa zen. Ni, etxe azpiko gotorlekura eramateko jan-edanak pilatzen ari nintzen kartoizko kaxa handi batean. Ordu batzuk, egunak, hilabeteak… zenbat egun iraungo ote zuen egoera honek? Nork jakin! Baina hondamendi handiago baten aurrean nintzen bat-batean. Toth, gure etxeko txakurra, ...

  • Hamlet, laburrean

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Lehen ekitaldia, VI. agerraldia   Hamlet sartuko da ezpata eskuan duela. HAMLET: Klaudio!! Klaudio!! Zatoz berehala!! Klaudio sartuko da. KLAUDIO: Hamlet! Deitu egin nauzu? HAMLET: Bai, deitu egin zaitut! KLAUDIO: Eta? Zer nahi duzu? HAMLET: Zuk akabatu al duzu nire aita? KLAUDIO: Tira, esateko modu bat da, bai… HAMLET: Beraz, gauzak horrela, ez daukat beste irtenbiderik… KLAUDIO: Zer? Mozkortu? HAMLET: Edateari utzi diot aspaldi… duela orduerdi hain zuzen ere! KLAUDIO: Orduan? Zein da duzun irtenbide bakar hori? HAMLET: Hauxe! Hamletek ezpatarekin ...

  • Plastikozko maitasuna

    Etiketarik gabe Permalink 0

    -Ei… Moli… bai? -Ez, Sara, ez… segurtasun zaindaria lentzeria sailean dabil kuxkuxean oraindik… -Allakuidaus, ezin dut gehiago, egun osoa kanpin-denda honen ondoan makurtuta eman dut, bizkarra txikituta daukat! Sara tente jarri eta ostiko bat eman zion plastikozko eserleku tolesgarriari, jauzi txiki bat eman Moliren ondoraino. eta irribarre eginez eskua ipurdian jarri zion. -Harrapatu egingo gaituzte, ikusiko duzu! -bota zuen ...

  • Ezpainetako barra

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Markel naiz, 14 urte ditut eta hementxe nago komunean sartuta kisketa itxita eta ispiluari begira. Zergatik? Nola liteke? Arren munduko gurasook, ahaztu behingoz ezpainetako barrak. Ahaztu, ezpainetako barra batek hankaz gora jarri dezake zoragarria izan zitekeen zuen seme-alaben etorkizuna. Alokairuzko etxe batean bizi naiz mendi artean galdutako herri txiki batean. Nire gurasoek apenas ordaindu dezakete alokairua. ...

  • Turista bat naiz

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Begiak kliskatu nituen. Zeri begira zeuden haiek guztiak? Bazkariko tomate arrastoak ote nituen aurpegian? Ez, hori baino okerragoa zen; izan ere, begira zeuden pertsona haiek oso bortizki erreakzionatzen hasi ziren. Batzuk zurbil jarri ziren, beste batzuk botaka egiten hasi ziren, izan zen buelta eman eta ihes egin zuenik ere. Gehienek begi irtenak zituzten eta konturatzerako ...

  • Balada trumoitsu eta bare bat gara

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Batzuetan gertatzen da, bila ez gabiltzan hori topatzen dugunean, tira, agertzen zaigunean. Ahaztuta dugun hori, ezabatuta. Nola den posible hura bat batean agertzea? Sinesgaitza? Kasualitateak existitzen dira, ezusteak, ikarak, jakina existitzen direla. Akaso predestinatuta gaude ezkutatu dugun hori berriro begien aurrean aurkitzeko? Rockzalea naiz… nintzen… tira, nola esan, egia da balada hura ahaztuta nuela. Disko hura. Nolanahi ere, azalik gabeko ...

  • Nora goaz?

    Etiketarik gabe Permalink 0

    -Ze lerdokeria da hau? Zer dugu guk hirurok amankomunean? -Ez dakit, baina elkarrekin abiatzea erabaki dugu eta egingo dugu. Kito! Lerdokeria galanta izango da, baina listo, ia, txiton! -Baina nora goaz? -galdetu zuen barraskiloak. Inork ez zuen erantzun. -Tira -hartu zuen hitza euliak handik segundo batzuetara. -baten batek erantzun beharko lioke barraskiloari… galdera ona da… nora goaz? -Zergatik galdetzen duzu? ...

  • Hitzordua

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Etxeko atea itxi eta berehala hasi zen saltoka eta dantzan. Bost axola gauerdia izatea eta beheko amonak bera gorrotatzea. Hura zen poza. Berehala Mirariri deitu behar zion. Gorputz osoa dardarka zuen emozioaren emozioz. Zenbakiak ganoraz markatzeko ere ez zen gai. -Ni naiz, entzun, entzun, entzun… ez dut gaurko gaua bizitza osoan ahaztuko. Eskerrik asko, eskerrik asko ...

  • Arma tiro pum!

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Etxe aurreko lorategiko belarra mozten ari nintzela, belarra mozteko makinak zerbait jo zuen. Makurtu eta belarretan tenkaturik intxaur bat aurkitu nuen. Hau jaso, urrutira bota eta errepidearen erdira erori zela ikusi nuen. Nik eta zuhaitz batetik begira zegoen katagorri batek. Katagorria zuhaitzetik jauzi eta intxaurraren bila abiatu zen orduantxe errepidetik zetorren kotxea bidetik desbideratu araziz. ...

  • Amandaren etxea

    Etiketarik gabe Permalink 0

    Amandak 9 urte inguru ditu. Bere guraso eta ahizpa txikiarekin bizi da. Txakurtxo bat ere badute etxean beraiekin bizi dena. Baina listo. Aitortzen dut ez ditudala familiako beste guztien izenak ezagutzen. Amanda ezagutzen dut bakarrik. Ez amarena, ez aitarena... itxaron, bai... lehengusuarena bai, mutiko mardultxo bat, Tomy. Etxe handi batean bizi dira denak. Hiru solairuko etxe ...