Continue Reading" />

Egun on!

Etiketarik gabe Permalink 0

Bada jendea agurtzen ez duena, eta ez hori bakarrik,  kalean gurutzatzean aurrera begiratzen duena ikusezina bazina bezala, badaezpada ere, gure begiekin gurutzatu eta beraien burua agurtzera behartuta ez ikusteko, ezer ere ez, ez keinu bat, ez begi mugimendu bat… Ezer ere ez. Ez dut ulertzen. Ez. Gehien bat goizero, egunero gurutzatzen garenelako, behin eta berriz, behin eta berriz. Edo bai, agian ulertzekoa da, atera kontuak, astelehen bat,  despistatuta joaten garen horretan, erne ez egoteagatik, ieup, agurrari kasu egiten diotela… ene bada! Betirako agurtzera behartuta. Betirako! Eta betikotasun kontzeptu hori oso pisutsua da. Kaixo, agur, egun on esatearen esklabotasuna etsairik gorrotatuenari ere desio ez diodan gauza bat da. Lehen agur hori amaieraren hasiera baino ez da, txakur bati pilotatxoa botatzea bezala, usoei jaten ematearen antzekoa, edo haurra zaldiko-maldikotan jartzea bezain arriskutsua. Jende azkarra da, gutaz babesten dira, gutaz eta goizero, egunero agur egiteak suposatzen duen energia galtzeaz kezkatzen dira, eta hori ez, hori ez, ho-hori ez… hori ez, ho-hori ez… Ah! Egun on, ez dizuet esan!

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.