Continue Reading" />

Etorkizunaren zain gauden honetan…

Etiketarik gabe Permalink 0

-Ez gara ezer asko, baina ezer gutxi horretan onenak izango gara; lortuz gero… asko izango da, ez da gutxi izango! Ados?

-Ados.

-Prest?

-Prest.

-Hiru esandakoan… bat, bi eta… Jauzi!

(…)

-Hara! Non gaude? Hau al da etorkizuna?

-Ez duzu hiru esan, horregatik izango da?

-Iraganaren iguala da.

-Igual iguala. Atera kontuak. Jauzi egin dugunean harrikoa egin gabe zegoen, eta begira, harrikoa egin gabe dago!

-Nik egingo dut harrikoa!

-Ohera noa!

-Noiz erosiko dugu ontzi-garbigailua?

-Datorren urtean! Urte berri on!

-Berdin!

Iragana itxi gabe hemen gaude, etorkizunaren zain. Zain gaude etorkizunak aldatuko gaituelakoan, etorkizuna guk aldatu behar dugula ahaztuta.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.