Continue Reading" />

Pla-pli-plo!

, , Permalink 1

“Bat batean ihesbiderik gabe ginen, inguratuta… Inguratuta bai, baina nork inguratuta? Hori zen okerrena, ezjakintasuna! Zer egiten genuen han? Nola iritsi ginen?”

Etsaia krudela eta zorrotza zen, gupidarik gabekoa. Derrepente, ffffu! Bero kolpe batek bere lagunak desagerrarazten zituen, ffffu! Banan-banan, ffffu! Errukirik gabe. Bere betiko lagunak, jaio zenetik ezagutzen zituenak. akabo, kaput. Eraso horren aurrean bizirik irteteko moduren bat balego, eraso hura ekiditeko taktikaren bat… gerra hura handiegia zen beraientzat ordea. Bera ez zen gudaria.

“Guk asmo baketsua genuen, esploratzaileak ginen, unibertsoa ezagutu nahi genuen, besterik ez.”

Pli-pla-pla-plo-pla-pli-pla! Zaratotsa izugarria zen. Bere anai-arreben deiadarrak eta garrasiak erritmo horretan desagertzen ziren, eta gazte garaiak zetozkion burura, eguzkitan, eguzki epeletan, landa zabaletan, euri azpian, hotza batzuetan, beroa bestetan…

“Ene bada, orduan hainbeste gorroto nuen euri mehe hura hasiko balu… hura bai plazera!”

Izan genuen hura ez dugunean bakarrik estimatzen dugu. Baina berandu zen, amaiera. Inguruan lagunak ikusten zituen, erabat ezezagun bihurtuta, airean hegaka bezala, pla, pli eta plo. Betirako joanda. Hasperen egin eta azken aldiz bere soro hura gogoratu zuen. Hasperen egin zuen etsai ezezagunaren aurrean gehiago luzatu gabe makurtuz.

Pla! Agur.

Arto jaio eta krispeta bihurtu.

 

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.