Atzo, bi amonen artekoa…
-Aizan, Maikarmen, entzun goizen gertautakoa. Pilartxo eta biak zentrora gerturatzeko autobusa hartu dinagu eta beste bi emakume sartu ditun atzetik. Eta aizan, nola begiratu nauen batek! Goitik behera, lotsagabe-lotsagabe! Halako baten esan egin zionat. “Probleman bat?” Ta hauxe esan zidan: “Atso bat ikusi eta lekua uzteko ez jaikitzea ere!”
-Hik otxenta beteta dauzkan ta!
-Aizan, setentaiotxo! Baina igual den… horixe esan zionat nik ere. “Ze uste dezu ba, nik otxenta dauzkat!” Eta ba al dakin beste atso-zahar hark zekin etorri zaidan? “Ba nik otxentaitres!” Aizan! Hemendik aurrera konkurtsotako txarteltxo bat jarri beharko dinagu paparrean adina idatzita! Ta hortan gabiltzala Pilartxo jaiki egin dun hari lekua uzteko, aizan, txotxolomerke halakoa!
-Pilartxok zenbat zeuzkan ba?
-Pilartxok? Nik baino bat gehio, setentainuebe!
-Ta? Ez dion ezer esan?
-Badakin ez naizela isilik geratzekoa! “Egon hadi eserita, Pilartxo, gazteren bat altxatuko dun!” esan zionat. Ta Pilartxok… “Ez diskutitzeagatik, badakin!” “Diskutitu? Hik ez daukan diskutitu beharrik baina! Diskutituko dinat nik!” Esan zionat Pilartxoi. Ai ene…
-Hamaika ikusteko jaioak gaitun…
-Hobena gero, etxeako bualtan! Berriro autobusen, gazte bat jaiki eta niri utzi esertzen, aizan! Eta Pilartxo zutik! Ni baino zaharragoa eta niri utzi lekua…
-Jesus!
-Ni baino gazteago ematen al din Pilartxok ba?
-Keba… esatea ere…
Iruzkina uztea