Continue Reading" />

Ahanzturak

, Permalink 0

Ixabel etxetik goiz irten eta aintzirako ontziralekuan esertzen da eguneroko ibilalditxoaren ondoren. Eta hantxe egoten da haizeak uretan marrazten dituen bideei begira. Urteak eta urteak gauza bera egiten Ximon joan zenetik.

Lehen Ximonek egiten zuena orain berak egiten du. Ximonek itsaso txikia deitzen zion etxe ondoko aintzirari. Ximonek esaten omen zuen egunero egunero haizeak bide berdinak marrazten zituela bere itsaso txikian, olatutxoak.

Ixabelek ez du ezer ahaztu nahi. Esaten du inoiz ez duela ezer ahaztu, ez duela oroitzen inoiz ezer ahaztu izana behintzat. Bihar ere gogoratuko da, etxetik goiz irten eta aintzirako ontziralekuan eseriko da eguneroko ibilalditxoaren ondoren. Ahazten ez badu.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.