Continue Reading" />

Ostiralero

, , Permalink 0

Ostiralero parkeko banku berdinean esertzen zela esan zidan Doloresek, haritza zaharraren parean. Urteko ostiral guztietan gauza berdina egiten zuela. Liburu batekin hantxe eseri. Irakurri. Ahaztu. Negu, udaberri, uda eta udazken.

Iazko udazkenean lorazain berria hasi omen zen parkean. Hasieran ez omen zuen ikusten, entzun egiten zuen. Bere haizegailuarekin ibiltzen omen zen parke osoan zehar hostoei putz eginaz parkeko bidexkak garbitzeko, zelaietako hostoak jasotzeko… udazkenari udazken itxura kentzeko.

Doloresek esan zidan goiz batean bere ondoan esertzera gonbidatu zuela, liburu bat eskaini ziola, benetan probetxugarri zen zerbait egin zezan. Udazkena, haizea, izadia bera arduratuko ziren erratza pasatzeaz. Putz eginaz. Izadiak bere bidea jarraitzen duela, berak sortutako bidea. Berezkoa zuela.

Dolores ez da agertu udazken honetan parkeko bere bankura. Haritzak bere hostoak askatu ditu aurten ere, eta lorazaina bere haizegailuarekin dabil parke osoan zehar hostoei putz eginaz parkeko bidexkak garbitzeko, zelaietako hostoak jasotzeko… udazkenari udazken itxura kentzeko. Doloresen bankuan liburu bat dago, lorazainak utzi du eta Doloresek ezin izan du jaso. Udazkeneko azken egunak dira.

Negua badator. Apenas dago hostorik parkean. Liburu bat bankuan.

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.