Continue Reading" />

Ateak, milioika ate!

, , , Permalink 0

Gauean. Berandu. Oso berandu. Arnasestuka.

-Aitaaaaaaa….!!!

Ohetik jaiki eta bere gelara noa.

-Aita, ezin dut lorik egin! Zer egingo det?

-Ez dakit, baina atera kontuak, munduko zozomikoterik zozomikoteenak ere lo egiten du. Ez larritu lo egiteagatik. Jende guztiak egiten du. Ez pentsatu.

-Ez pentsatzeko? Hori da arazoa. Ezinezkoa zait pentsatu gabe egotea. Gauza zoragarriak etortzen zaizkit burura. Izugarriak ere bai tarteka. Nire burua toki ilun bat da, milioika atez betetako toki ilun bat. Pentsamenduak, hitzak, oroimenak, beldurrak, egondako lekuak, egon gabekoak, esandakoak, egindakoak… horrelakoak daude ate bakoitzaren atzean. Ate batzuk armairu horretakoak bezalakoak dira, beste batzuk atarikoak bezalakoak, ikastolakoak bezalakoak, gozo-dendakoak bezalakoak… era guztietako ateak daude. Burua kolore eta tamaina guztietako atez beteta daukat. Milioika ate.

-Ba utzi ateak itxita, ez ireki!

-Esatea erraza da ba… ez ditut nik irekitzen ateak, marigorringok irekitzen ditu!

 

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.