Adinaren erlatibotasuna

, , Permalink 0

Atzo, bi amonen artekoa… -Aizan, Maikarmen, entzun goizen gertautakoa. Pilartxo eta biak zentrora gerturatzeko autobusa hartu dinagu eta beste bi emakume sartu ditun atzetik. Eta aizan, nola begiratu nauen batek! Goitik behera, lotsagabe-lotsagabe! Halako baten esan egin zionat. “Probleman bat?” Ta hauxe esan zidan: “Atso bat ikusi eta lekua uzteko ez jaikitzea ere!” -Hik otxenta beteta dauzkan ta! -Aizan, setentaiotxo! ...

Hotzaldia

, Permalink 0

Lanera bizikletaz joateko ohitura daukat. Gertu bizi naiz, baina gustuko dut. Goiz hartan ezinezkoa zen ordea. Eguraldi iragarpena argia izan zen. “Argi ibili”-tik, “prest egon”-era egin genuen jauzi. Horitik laranjara edo alderantziz, ez dakit. Baina hotzaldi galanta zetorren. Tira, ni prest nengoen. Ahal nuen neurrian, jakina. Hala uste nuen behintzat. Artilezko lepokoarekin bildu, burua txano zatar batekin estali ...

Pla-pli-plo!

, , Permalink 1

"Bat batean ihesbiderik gabe ginen, inguratuta... Inguratuta bai, baina nork inguratuta? Hori zen okerrena, ezjakintasuna! Zer egiten genuen han? Nola iritsi ginen?" Etsaia krudela eta zorrotza zen, gupidarik gabekoa. Derrepente, ffffu! Bero kolpe batek bere lagunak desagerrarazten zituen, ffffu! Banan-banan, ffffu! Errukirik gabe. Bere betiko lagunak, jaio zenetik ezagutzen zituenak. akabo, kaput. Eraso horren aurrean bizirik ...

Zuen marketara, prest… pun!

Minutu gutxi falta dira. Estadio osoko komunetako hotsa entzuten dut nagoen tokitik. Eskarmentua hartuta beharko nuke dagoeneko, baina keba, adrenalinak gora egiten dit une honetan beti, nire bihotzaren taupadek formula bateko kotxe baten motorra dirudite. Lasai hartzen dut arnasa, sakon, urduritasuna kontrolatu nahian. Lerrokatuta gaude denak, kamera gure aurretik igarotzen da, bakoitzaren aurrean geldiune bat ...

Ahanzturak

, Permalink 0

Ixabel etxetik goiz irten eta aintzirako ontziralekuan esertzen da eguneroko ibilalditxoaren ondoren. Eta hantxe egoten da haizeak uretan marrazten dituen bideei begira. Urteak eta urteak gauza bera egiten Ximon joan zenetik. Lehen Ximonek egiten zuena orain berak egiten du. Ximonek itsaso txikia deitzen zion etxe ondoko aintzirari. Ximonek esaten omen zuen egunero egunero haizeak bide berdinak marrazten zituela ...

Ziztu bizian!

, Permalink 0

-Zuk zer nahiago duzu, ziztu bizian joan eta erregaia amaitzea ez iristeko arriskuarekin edo poliki joatea erregaia aurreztuz iritsiko zarela jakinda? -Ba... poliki joan eta iristea! Ze axola dio ordu bete beranduago iristea iristen bazara? -Baina abentura eta abiadura demasak dira! Poliki joatea aspergarria da! -Jope... bizitza poliki doa, baina gauza dibertigarriak egiten ditudanean agudo noala sentitzen dut. -Hara! Egia da! Niri ...

Ateak, milioika ate!

, , , Permalink 0

Gauean. Berandu. Oso berandu. Arnasestuka. -Aitaaaaaaa....!!! Ohetik jaiki eta bere gelara noa. -Aita, ezin dut lorik egin! Zer egingo det? -Ez dakit, baina atera kontuak, munduko zozomikoterik zozomikoteenak ere lo egiten du. Ez larritu lo egiteagatik. Jende guztiak egiten du. Ez pentsatu. -Ez pentsatzeko? Hori da arazoa. Ezinezkoa zait pentsatu gabe egotea. Gauza zoragarriak etortzen zaizkit burura. Izugarriak ere bai ...

Maleteroa

, , , Permalink 0

Tarteka baten batek galdetzen dit ea nola okurritzen zaidan egunero idazteko gauza berri bat. Ez dut erantzuten jakiten. Ideiak lanbidearen ajeagatik edo hobeto esanda, gidoigile izateagatik etortzen zaizkit segurona. Gaur adibidez. Kotxe bat ikusi dut kotxe gainean maletero luze zabal bat zeramana eta pentsatu dut: Zer eramango ote du tipo horrek hor barruan? Ezinezkoa da ...

Apaleko munstroa

, , , Permalink 0

Munstro bat bizi da nire logelan. Urteak dira lasai lo egin ezin dudanetik, nahiz eta amak esan aurreko astean hasi nintzela kexaka. Dena den nik neurriak hartu ditut, lehenengo gauza garajeko lantresnen armairutik linterna hartzea izan da. Andonik munstro beldurgarrienei ere argiak beldurra ematen omen diela esan zidan, eta burkoaren azpian gordetzen dut. Badaezpada. Ama ...

Hotzikarak

, Permalink 0

Maleta ohe gainean jarri du. Irekita, zabal-zabal eta huts-hutsik. Bera ondoan, ohe bazterrean eserita, armairura begira. Zintzilik soinekoak, apaletan jertseak, beste apal batean frakak... ez daki nondik hasi. Maleta bete eta alde egingo du. Erabakia hartuta dauka. Urrutira joango da. Itsaso aldera. Bai, beti gustatu izan zaio itsasoa. Goizero jaiki eta hondartzan paseatuko da. Bere oinatzak ...