Gauak luze jo zuen, luzeegi, astuna, neketsua. Begiak bildu nahi eta ezin hori ezagutzen duzue, ezta? Horixe gertatu zitzaidan. Hantxe nengoen ni, lo egin nahian. Alde batera. Bestera. Buruz gora. Buruz behera. Esnea edan. Ehun flexio… ondo da, hogei bat… gorputza nekatzea komeni izaten da… alperrik. Bat batean hots arraro bat. Marmarra entzun nuen ohe ...
Apaleko munstroa
Munstro bat bizi da nire logelan. Urteak dira lasai lo egin ezin dudanetik, nahiz eta amak esan aurreko astean hasi nintzela kexaka. Dena den nik neurriak hartu ditut, lehenengo gauza garajeko lantresnen armairutik linterna hartzea izan da. Andonik munstro beldurgarrienei ere argiak beldurra ematen omen diela esan zidan, eta burkoaren azpian gordetzen dut. Badaezpada. Ama ...