Continue Reading" />

Ez ordutan gozatuz

Etiketarik gabe Permalink 0

Gaueko hamaikak. Telebistan pelikula bat ikusten. Amaitzen ari da. Gustora ikusi dut… guztia argituko den unea… eta derrepente… telefonoa!!

Oso ahots goxoa duen gizonezko bat.

-Miren Garciarekin ari naiz hizketan? (izenak aldatu ditut, noski)

-Ba… ez, Miren nire emaztea da. Kanpoan da.

-Nola?

-Ba ni ez naizela Miren Garcia, nire emaztea da.

-Barkatu?

-Berdin dio, zer nahi duzu? Zerbait gertatu da?

-Nola nahi duzu deitzea? Miren? Garcia anderea?

-Ba Xabier, hori da nire izena…

-Ondo da Garcia anderea, Txabier deituko zaitut!

-Ez, Txabier ez, Xabier!

-Barkatu?

-Begira, deituidazu nahi duzun bezala…

Artean pelikula amaitu da nola amaitu den jakin gabe.

-Oso ondo, Garcia anderea! Sufritel telefono konpainia akordio batetara iritsi da Ziur aseguru etxearekin eta inkesta bat egingo  dizut. Zure kotxea..

-Et, et, et… ez didazu galdetuko inkesta bat egitea nahi dudan?

-Galdetu dizut, Garcia anderea.

-Ez, ez didazu galdetu. Miren Garcia al naizen galdetu didazu. Nik hori emaztea dela esan dizut, ni Xabier naizela. Baina zuk Txabier deitu didazu ondoren berriro Garcia anderea deitzen jarraitzeko. Baina ez didazu galdetu inkesta bat egitea nahi dudan ala ez. Beraz, axola ez badizu, galdeko al didazu inkesta egitea nahi dudan ala ez?

-Barkatu?

-Inkesta egitea nahi al dudan galdetzeko?

-Ondo da… Prest al zinateke Sufritel telefono konpainia eta Ziur aseguru etxearen arteko akordioaren onurak gozatu ahal izateko inkesta bat erantzutea?

-Ez, ez nago prest.

-Benetan ez duzula nahi aurrerantzean izango zenituzken beherapen eta eskaintzetaz gozatzea…

-Ez, ez dut gozatu nahi. Izan ere azken tarte honetan ez dut bat ere gozatu. Zuk deitu baino lehen gozatzen ari nintzen. Eta zure erruagatik jakizu noiz hartuko dudan lo. Oso urduri jarri nauzu. Ondo lo egin. Ah! Eta gaueko hamaikak ez dira deitzeko orduak.

-Mila esker eta barkatu eragozpenak, Garcia anderea.

-Ez naizela Garcia anderea! Xabier naiz! Xabier Alegria.

-Barkatu?

Iruskinik gabe

Iruzkina uztea

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.